Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire galderaren puska larriena ihardespenik gabe zegoen beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.
Noizbait ere etorri zen Kantzileriaren ihardespena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 62. orr.
Ihardespenik ezean, irriño zozo bat marraztu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.
Berorren ihardespenaren zain nauka kitatu nahi dudan damuaren egonezinaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.
Ez zuten entzuten galde-ihardespenez, ordezkatzez, eliza-sariez, kontratuez, patronatuez, salaketez beste solasik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.
Hari entzutea bezain erraza zen, bestalde, ihardespena ematea ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.
747 ihardespen izan dira, honela banatuak: 714 talde-ihardespen, 33 bakarkako ihardespen. Herria 2003-08-14
Grefierak ontzat eman du euskarazko ihardespena. Herria 2003-04-10
Jean Grenet Baionako auzapezak ihardespen zorrotza eman zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Gero, ihardespenen txanda hasiko da. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Proposamen horiek sortu berri den Herri Elkargoari egin dizkiote, baina oraindik ez dute ihardespenik ukan. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Gizarte pobreziari ematen zaion ihardespen bortitza da presondegia. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
ene ihardespen (3); haren ihardespena (4); ihardespen bat (9); ihardespen ezin (3); ihardespen hura (3); ihardespena izan (3); ihardespenik ez (3); ihardespenik ukan (3); zer ihardespen (4)