Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerritik edo belaunetik, ez zekien zehatz, isurtzen zitzaion odolean ihalozka, besoak zabalik, aurpegia lurrera, zangoak bilduak, bi egur puska gogorrek bizkarrezurra errausten ziotela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.
Hiruretan tanpez iratzarri da, lotara ezin bihurtuz sehaskan ihalozka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 149. orr.
Ihalozka bukatu genuen biok lurrean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.
Eta gure "etxeko" zelaia agertu zitzaidan, hogeita hamar gizon gazte indartsu eta lerden lohian ihalozka ari ikusten nituela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.
Halaz, lurrean herrestatzen ikasia zuten, horma gorakoiak gainditzen, lohian ihalozka lerratzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.
Etsaia lurrean zegoen, oihu eta negarrez ihalozka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.
Zoritxarrean ihalozka zebilen Ttotteri James Ellroyren nobela berria. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.
Bekatuaren minean ihalozka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Erran behar zen ohea zaplastatu zioten gehienek, izaera eta gorputzaren ahalkean ihalozka, aztal-ukaldi batez ito zutela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.
Eta frantses egoki haren aitzinean baliatzen ninduela, ihalozka eroaten ninduen arkaismoaren lohitik atera zela frogatzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 20. orr.
Energia kosmikoz hantzera abiatu eta sexu-ihalozka ederraren erdian harrapatuak izan gaitun. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 25. orr.
Mary irri gordinaz ihalauskan nakusan bitartean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.