Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan genezake igurzkariak, organo artikulatzaileen artean airea estuegi pasaraztean sortzen den zurrunbiloari dagokion zarata direla. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.
Fonema diren bezainbatean, euskarazko igurzkari guztiak ahoskabe dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Alofonikoki bakarrik gertatzen dira igurzkari ahostunak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Igurzkari sudurkaria. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.
Aintzat hartuta [ts] afrikatua osorik hobikaria dela, errazago onartuko dugu ez dela [t] (euskaraz horzkaria dena) "sartzen", baizik /s/ igurzkariaren ordez [ts] afrikatua ahoskatzen dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Euskaraz maiztasun handikoak direla igurzkari / afrikatu txandakatzeak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Hasperena igurzkaritzat har daiteke, igurtzi baten emaitza delako azken batean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.
Euskaraz igurzkari guztiak maila fonemikoan ahoskabe izatea fortitio paradigmatiko baten emaitza da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.
Txistukariak izaten dira nabarmenenetakoak, igurzkari indartsu eta entzungarrienetakoak direlako. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.
Ukendu eta igurzkariz betetako mahai bat omen zegoen hormako ispiluaren kontra, eta zetazko bata arin bat ere bai aulki-burua estaliz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.
igurzkari edo (3); igurzkari eta (4); s igurzkariaren (3)