Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain zen arina, kasik ume batena, musua gehiago igurtzia baino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 138. orr.
Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Bere emaztearen masaje eta igurtziek mina arintzen zioten. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.
Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Egoki zizelkatuta eta igurtzi askotxoz leunduta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.
Txarolezko zapatei igurtzi batzuk eman zizkien bizi-bizi. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.
Edertzeko igurtziak hartzen igarotzen zuten denbora hori: mirra-oliozko igurtzialdiak hartzen zituzten lehen sei hilabeteetan eta [...] bestelako lurrin eta usain gozozko igurtzialdiak hurrengo seietan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.
Badakigu norberekeriaren gaitza hain errotua dagoela batzuengan, non ebakuntza behar baitu, ez ukenduaren igurtzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.
Ingelesez, azentu alemanaren igurtziarekin, ingelesez. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 142. orr.
Arras-arras, azken igurtzia eman eta amaitutzat eman du arotzak esku-karrila. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.
Azal gazteago baten igurtziaz zeuen ximurrak suntsituko direlakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.
Ez dakizue ezagutzen egiazko gurariaren usainik eta ez haren igurtzirik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 190. orr.
Beste igurtzi on bat emango zienat -esan zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.
Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.
Eta aurrera mugitu da, atzera eta aurrera, poliki, eta neskaren igurtzi sotilak erabat puztu du. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.
Hozta ukitu zituen, igurtzi arin bat baizik ez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.
Hauxe da seguruenik bere bularren igurtzi goxoa sentitzen duzun azken gaua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 200. orr.
Itsaso ezkutuaren igurtzi indartsuak kaietako arrastoak garbitzen zituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.
Espirituaren igurtzi salbagarria isuri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.
Ahots-bidean inolako trabarik jarri gabe, eztarrian igurtzi bat sortzeko adina aire botaz gero biriketatik, hasperena sortuko da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.
Airearen bidea ez bada erabat ixten, baina bai igurtzia entzuteko nahikoa estutzen, hots igurzkariak ateratzen dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.
Afrikatuetako hersketa poliki irekitzen da, denbora batez ebakera-organoak elkarrengandik nahiko hurbil daudelarik, tartetik igarotzen den aireak igurtzi zarata atera dezan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.
Barruari alkohol igurtzi batzuk egitea. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 132. orr.
Federik ez zitzaidan itzuli baina, halako kontsolamendu-igurtzi moduko bat sentitu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.
Iodo igurtziak, atsedena, bururdi termikoa, ur berozko poltsak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.
Pornografia ote dira aho-igurtziak? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.
Garrantzitsuena harrimena da, barne-igurtzia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.
Hala ere, bazuten naturaltasun poxi bat, hurrenez hurren, helduendako eta haurrendako ene besarkada eta buru-igurtziek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Gizonak, gero, igurtzi eta laztan egin zion, emakumearen konfiantza irabaztearren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.
Horrelakoetan, hainbeste igurtzi egin eta gero, gure azalak distira ere bazuela esango nuke. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 17. orr.
· Elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
azken igurtzia (3); eta igurtziak (3)