Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortxe dago Goio, leihotik begira, iguana bat egongo litzatekeen moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.
Harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut, harresiarekin eta arraildurarekin mimetizatua, hazizurriak dituela eta gargarak egiten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Eguzkipean erdi-lo dagoen iguana dirudizu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 61. orr.
Bera iguanak harrapatzera joan da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.
Ohetik eguzkitara eta eguzkitatik ohera, iguanak bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.
Gure pasaporteak eskuan ditu, iguana eskuaren antzeko bere eskuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.
Bere iguana eskuaz alabaren ilea laztantzen ari da eta ni ez naiz ezer esateko gauza. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 300. orr.
iguana bat (3)