Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

igorle 1 iz aipatzen dena igortzen duen pertsona.

Nor esan dun dela telegramaren igorlea?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 234. orr.

Gutuna zabaldu baino lehen jakin nahi zuen nor zen igorlea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 226. orr.

Igorlearen izen-deiturak eta helbidea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.

Idazle gazteak igorlearen izenik ez zekarren gutun bat jaso zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 121. orr.

Nire irakasle baten izena ikusi nuen igorlearen lekuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

THX Mezuaren igorlea: Llum 15/04 10:25.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 161. orr.

Maswell-en paradigma klasikoa (igorle -> kanala -> hartzaile) zaharkituta geratu da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Igorle eta mezuaz gainera, kodeak, hartzaileak eta kanalak ere berritu edota aldatu egin behar dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Igorle eta hartzailearen arteko bestelako harremana lantzean bakarrik sor liteke lilura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Bertso-saioetan entzuleriaren erantzunak, edo erantzun horretaz igorleak jasotzen duen berrelikadura edo feedback delakoak leku garrantzitsua du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Saskiak igorleei itzultzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Albotik pasaeran sumatzen zuen guztiaren igorle moduko bat izango zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Mars planeta edo izarbelean Eguberritan pausatu beharra zen Beagle errobota ez da uste zuten bezain ongi ibili europear igorleen gostura.  Herria   2004-01-01

2 (hitz elkartuetan)

Entzun ezinik, begirada bilakatzen da mezu igorle eta gorputzak igorritako mezu hartzaile.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak [...] dirua noiz jasoko zain zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

3 (gauzei buruz)

XIX. mendearen adierazpen artistiko izateaz gain, urte haietako gertakarien igorle ere bihurtu baitziren irudi satirikoak.  Berria - Kultura   2004-01-29

Tita ohartuko da prestatzen dituen janak sentimendu igorle direla, eta haien bitartez maite duen pertsonarekin komunikatu daitekeela.  Berria - Kultura   2004-11-10

Ikus-entzunezko narrazioaren ezaugarriak eta narrazioa balio igorle gisa gaitzat hartuta, beste hamaika ariketa daude.  Berria - Harian   2005-12-04

4 igorgailua.

Ekologia Ministerioko adituek hartzaren urratsen berri jaso ahal izanen dute, jarri dizkioten igorle txikien bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igorle eta (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus