Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bide igokaria horma arrokatsuen arteko zirrikitu batean sartu, aldapa motza igo eta goi-lautada handi batean agertu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.
Bibote horail igokariaren arku bera errepikatzen zen haren bekain horailetan, begi harritu atsegin haien gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.
Berak asmatu zituen […] daratulua eta makina igokaria, harresietan gainetik igaroz sartzeko balio zutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Aihen-belar igokariak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.
Eraikin berria metalezko sare batek inguratuko du, eta han landare igokariak jarriko dituzte. Berria - Harian 2005-07-22
Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Gorputz gihartsu hura zen, zinez, Sarak behar zuen zutabe sendoa, haren inguruan hazi eta garatu ahal izateko, nola hainbat landare igokari zurkaitzaren inguruan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.
· Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.