Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

igoarazi, igoaraz, igoarazten du ad igotzera behartu.

Zaldira igoaraziko dituzte bai zalduna bai ezkutaria, begiak trapu batez estalita.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Jaiki zen, bada, Jakob, eta gamelu gainera igoarazi zituen seme-alabak eta emazteak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Gero, bere bigarren zalgurdiaren gainera igoarazi zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.

Tellagorrik zaildu egiten zuen Martin, ibilarazi egiten zion, lasterka eragin, zuhaitzetara igoarazi.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Biak jeep batera igoarazi zituzten, bultzaka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Hegazkin batera ari ziren igoarazten metraileten artean, beste lagun batzuekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.

Lurraren gailurretara igoaraziko zaitut.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Mundu pribatu bat, berezia: ikerkuntzarena; bere grinak, bere pozaldi eta bere etsialdiak dituen mundu bat; zerura igoaraz zein infernuetara jaitsaraz zaitzakeen mundu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Mutazioen maiztasuna igoarazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Urte hartan bertan, hiru anaia igoarazi zituen apaizgora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Petrolioaren bigarren krisiak %13ra igoarazi zuen inflazioa ELGE eremuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Eskailerak igoarazi zizkion, bere logela txiki urdinerantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Horregatik ehun eskailera maila igoarazi?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Autobusaren geldialdi bakoitzak maila bat igoarazten dio bere okerrean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus