Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

igoaldi iz igotzea, norbait edo zerbait igotzen den aldi bakoitza.

Igoaldi luze baten ondoren, jauregi baten sarreraren aurrean gelditu zen furgoneta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.

Patarraren itzulinguruek iduriz errexten ziguten orain igoaldia, eztituz haatik urratsa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Inflazioaren eta langabeziaren aldi bereko igoaldiari aurre egin behar zitzaion bat-batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

1982tik geroztikako kotizazioen igoaldi etengabeak maila beherenetara eraman zituen akzioen errendimenduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Inflazioaren eta soldaten igoaldiaren kontrako erreakzio gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus