Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klariona, igeltsua edo auskalo zer zerrikeria erantsi dioten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Jimmy igeltsua xehatzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Aireak igeltsu lehorraren usaina zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.
Hainbat mezu eta itxaropenez urratutako hamaika esaldi txiki ikus daitezke bere horretan utziak izan diren paretetako igeltsu harramazkatuan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.
Paretetako igeltsua funditua baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.
Sabaiko igeltsua [...] pitzatu zuen... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 90. orr.
Pitzadurari igeltsua bota eta gero, pintura apur batez margotzen ari zen igeltsuaren zuria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.
Igeltsuz egindako zarpeatuak zartatu egiten dira horma horietan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Erlaitzak egiteko ahalik eta gutxien erabili behar da igeltsua; hobe testura uniformeko marmol-hauts aukeratua erabiltzea, bestela igeltsua lehenago lehortzen da eta ez du uzten lan osoa dena batera lehortzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.
Salmahaian igeltsuzko dragoia dago. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.
Igeltsuzko bi estatua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
Igeltsuzko horma oso leun bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
Denik eta igeltsuzko holtzik arinena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.
Gure haurra, begiak itxita, lo balego bezalaxe, baina igeltsua bezain zuri. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 241. orr.
Nora ote ginderamatzan harkaitz arteko bidexidor malkartsu, harritsu eta hautsu hark, ilargiaren argitan igeltsoa bezain zuri ageri zitzaigunak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.
Eskaiola plakak, igeltsu zakuak, trasteak han eta hemen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.
Kamioia errepidean gurutzatuta geratu zen, eta zeramatzan igeltsu piezak erori ziren. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Igeltsu hauts finez estalirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.
Hormak zarpailduta, igeltso puska eroriak, trasteak bazterretan pilatuta... euriaren ostean, antzokiko igeltsu-usaina garratza gertatzen zen euren sudurzuloetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.
Igeltsu eta pintura usaineko pisua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.
Igeltso kartela sortzeagatik, 248,60 milioi euroko isuna. Berria - Ekonomia 2004-03-21
Orain min gutxiago izango duzu, igeltsua jarriko dizugu. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 81. orr.
Igeltsua jarri diogu eta ordura arte orkatila guztiz geldirik eduki beharko du, ondo luzatuta. Berria - Kirola 2004-10-05
Jokinek hanka hautsi zuen atxilotzerakoan eta Martutenen ipini zioten igeltsua. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 98. orr.
Atxiloketan hautsitako hanka igeltsutan zuen artean, eta makilakadaka puskatu zioten igeltsu hori. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 102. orr.
Bi aste eta erdi barru igeltsua kenduko dio frantziarrari. Berria - Kirola 2004-10-07
eta igeltsuz (3); eta igeltsuzko (6); igeltsua eta (4); igeltsuzko irudi (3)