Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heriotza, irizpide errefusagaitz hauen ondotik, forma aldaketa besterik ez da, izaera batetik besterako pasabide igarriezina, Pitagorasek metenpsikosia deitzen zuena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.
Baina ez zuten kontuan hartzen ezbehar igarri ezina gerta zitekeela, eta haren kontra deus egiterik ez zuela haien ardurak, ezta haien abildadeak ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.
Bekatuaren larritasuna bihotzaren gaiztakeria igarriezinaren araberakoa da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.
Paradisuan Aurelianok jakin zuela dibinitate igartezinarentzat berak eta Juan de Panoniak [...] pertsona bakar bat osatzen zutela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.
Momentu soil eta laburra, lasaia, agian igartezina. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.
Eta, halaz guztiz, zientzia ere igarri ezinekoa da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.