Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilbotik Donostiara autoz joateko, berriz, igaro-baimena behar izaten zen, zigilu eta guzti. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Bilatu zituzten, izenpetu zituzten letrak, erosi zituzten bidaiariek bi zaldi, inguratu zuten igarobaimen bat; eta arratsaldean, bazkaldu eta gero, Martin eta Bautista Zestoako errepidetik barna abiatu ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.
Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Igarobaimena erakutsi zuten hirurek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.
Begien parean alderantziz jarrita irakurri zuten gure igaro-baimena irteerakoek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.
Uko egin zion bere funtsgabeko ametsari eta ez zuen baliatu ere haren gortera hurbiltzeko [...] Errege Jaunak aitzinetik emana zion igaro-baimena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.