Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
igaraba 1 iz ugaztun haragijalea, txikia, uretan ibiltzeko egokitua, ilea sarria eta arrea duena, ibai-bazterretan bizi eta arrainez elikatzen dena. (Lutra lutra etab.).
Aker-adarrak zeramatzaten buruan, eta igaraba-larru bat gerrian. Gonak, ez baitzuen galtzarik, zezen larruzko zabalak, eta igaraba larruzkoak galtzerdiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.
2 itsas igaraba itsas bazterretan, bereziki Ipar Asian bizi den igaraba mota (Enhydra lutris)
250.000 hegazti, 2.800 itsas igaraba, 300 itsas zakur, 250 arrano burusoil eta 22 orka hil zituen, besteak beste. Berria - Gaiak 2006-03-12