Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurasoak ere igandero joaten ziren zinera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.
Gurasoek igandero behartzen ninduten mezetara. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 77. orr.
Bizikletan ibiltzen zen igandero Prospect Park-en zehar. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.
Eta geroztik igandero ikusten zuten elkar. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 117. orr.
Igandero, goizeko 9:00etatik 12:00ak arte. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.
Larunbatero eta igandero elkartzen ziren, batzuetan maizago, jairen bat bazen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.
Igandero bezala, igande-igandero bezala. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.
Hemendik gutxira sortuko da iganderoko jendetza, denda zerratuen eta ate itxien artean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.
Iganderoko lanak izaten ziren horiek. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.
Öchler bigarren eskuko bizikleta beltz batean agertu zen iganderoko hitzordura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 320. orr.
Igandero-igandero joaten ziren Monumentalera bermut bat egin eta olagarro txikiak jatera. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 206. orr.
Araua omen zen kongregazioko kide zirenen familiek elkarrekin joan behar zutela mezara igandero-igandero. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.
Pentsa, igandero-igandero Pagasarrira igotzen zen, eguraldiaren batere aitzakiarik gabe. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 126. orr.
eta igandero (11); ia igandero (4); igandero bezala (10); igandero egiten (3); igandero igandero (12); igandero joaten (11); igandero joaten da (4); igandero jotzen (3); larunbatero eta igandero (6); zen igandero (3)