Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuhaitzetako igali onduak balira bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.
Gero sagar ale eder bat atariko sagarrondotik hartu, eskuin eskuaz igaliari hautsa kendu eta ahora eraman zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.
Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.
Lur emankorrean erori eta fruitu mingotsak, igali odoltsuak, eman zituena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Naturaren igaliez gozatzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.
Gero udazkenean mandio eta ganbarak alez eta igaliz beteko baziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.
Garaiz kanpoko igaliek duten kolore zurbil eta ajatuarekin, hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.
Eta folklore horretan nahasirik ageri ziren Afrikako eta Europako sustraiak, igali hibrido eta koloretsuak emanez. Berria - Kultura 2004-12-26
Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Naturaren soinuak entzuteko belarriak, zuhaitz igaliak hartzeko eskuak, maitearengana laster egiteko oinak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.