Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ifrentzu (orobat infrentzu g.er.) 1 iz oihal, ehun, domina eta kidekoetan, aurkia ez den aldea, atzeko aldea. ik iruntzi; binper.

Arkimedesen dominaren ifrentzua duk hori -azaldu zuen Ruche jaunak ahots hotzez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Kristoren gurutzea daramanean, bertute guztietan honen antzeko izanez, orduan lortzen da egiazko irudia txanponaren ifrentzuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

Argazkiari buelta eman eta ifrentzuan beste argazki bat zuen itsatsita.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Gero, hauxe irakurri nuen ifrentzuan: “Anny”.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.

Ifrentzuan ezer idatzirik ba ote zegoen ikustearren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Pagoaren hostoa liburu baten orrialderen harat hunatekin, noiz aldea erakutsiz eta noiz ifrentzua, ikara eztian ari da iduzkiarekin josteta.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Nik aurkia hautatu nuen, eta Jackek ifrentzua, eta ifrentzua atera zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Orobat, paper orri batekin erka dezakegu hizkuntza: pentsamendua aurkia litzateke, eta hotsa ifrentzua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Baina aurki horri ere aurki dakioke bere ifrentzua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 83. orr.

Izan ere, txanponak badik ifrentzua: bere agindupean hago eta berak ez dik ahaztuko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Garaipenaren eztiak galtzaileen mikatza du bestaldea, aurkiak bere ifrentzua bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.

Baina txanpon guztiak bezala, bi alde ditu horrek ere, aurkia eta ifrentzua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Aurkia, ifrentzuaren kaltetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Gauza orok du bere iruntzia, bere ifrentzua, bere alderdi ezkutu edo sibilinoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.

Kristoren gurutzea daramanean, bertute guztietan honen antzeko izanez, orduan lortzen da egiazko irudia txanponaren ifrentzuan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

2 hed

Inor ez da arduratu apaintzeaz, ifrentzu bat da, horixe hain zuzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Zer da gezurra, egiaren mozorroa, egia deitzen dugunaren beste aldea, ifrentzua baino?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.

Eskubide bat betebehar baten ifrentzua izaten baita beti.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Negozio, berriz, otium hitzaren ifrentzua dugu, aisiaren ukaziotik -ne-otium- sortua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.

Eta ez da gezurra Allenderen abisua, baina aurki horrek badu bere ifrentzua: Herri puskatua beti garaitua!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

Argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Gogoramena eta ahazmena gauza bera dira biak, aldea eta ifrentzua dira biak, argia eta itzala dira biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.

Alabenganako aitaren maitasunaren ifrentzua suhia da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Kapitalismo basati baten nagusitasunaren ifrentzua baizik ez da estatuek ageri duten geldotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Ahots bikoa (edo hirukoa) da gizakia, eta begietan itsatsirik darama bere historiaren ifrentzua. Ifrentzuan hasi balitzait bezala sentitu nuen barrua, sabela, tripak, hesteak, kanpoan guztia, buelta emaniko eskularru baten moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Izan ere, zenbat gezur hitz horren ifrentzuan ere, jaun André!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

Galdegite goratsua zein ironikoa lanbide bihurtzen dugu idazleok, teknikari edo enpresari edo merkatari baten jokabidearen guztiz ifrentzuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

3 ifrentzuz alderantziz. ik iruntzi 2.

Askoren arrangura, gauzak hein bat ifrentzuz egiten direla.  Herria   2003-12-04

Eta Donibane Garazin nago, infrentzuz eginik bidea, zer bitxikeria, eta hoin fite!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 50. orr.

Gero jakak elkarri lotu, mahukak ifrentzuz jarri, eta mahuketatik barrena pasatu zituzten bi adar haiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Aitzin eta gibel, aurkiz eta ifrentzuz, konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska muskerraren angelu eta azalera ezberdinek eskaini ahala aukerez baliatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Zeren dohakabeari ongi baliatu baitzitzaion mahats hostoa, nahiz eta, enetzat, ifrentzuzko helburu batean dagoen delako hostoaren erabilera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Egunean zehar, egia erran, laneko eta gainerako betekizunak oro alderantziz edo ifrentzuz obratu nituen: kontularitzan derrigorrezko gehiketen ordez, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkia eta ifrentzua (9); bere ifrentzua (8); eta ifrentzua (14); ifrentzua zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus