Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lepoan jarri dioten iduneko plastikozkoaren erruz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.
Ez dut inoiz idunekorik jantzi orain arte eta itolarria eragiten dit. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.
Sama bueltan jarri dioten iduneko ortopedikoa. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.
· irud Bi uso, iduneko berde metalikoa eta koralezko hankak zituztenak, Elleneren bidetik baztertu ziren ahateen ibilkeraz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Eta faisaiak, faisai paregabeak, txano gorrimina, satin berdezko idunekoa, urre nielatuzko kapa, sugarrezko isatsa, herrestan orain, gorteko soineko baten gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Hark saltzeko zeuzkan eraztun, iduneko eta belarritakoak aztertzen nituen bitartean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Eraztun batzuk, idunekoak eta urrezko besokoak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.
Idunekoa kutxatik atera eta Marinari luzatu nion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 111. orr.
Marinak jantzi zuen azkenean idunekoa, eta irribarre egin zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 111. orr.
Beira-alezko iduneko baten antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Iduneko puskatu baten aleak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.
Kaobazko edergailu eta urrezko idunekoak eskaini zizkioten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.
Lepoa inguratzen zidan bolatxozko idunekoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 123. orr.
Lepoan ipini zuen ezkondu bezperan senarrak oparitutako idunekoa, harribitxi berde-kolorekoez osatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.
Lepoan, egurrezko ale margotuekiko iduneko bat, eta belarritakoak, idunekoari ondo ematen diotenak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.
Betiko soineko klasikoa, iduneko borobila eta bizkarrean lotzen den gerrikoa dituzten horietakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
Oinezkoek burua babesten dute beroki eta longainen idunekoarekin, izoztu egiten dira gizonen biboteak eta abereen muturrak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.
Elurra baino zuriago eta garbiago zeuzkan idunekoa eta paparrekoa, eta, bidaia luzea egin bazuen ere, hauts-izpirik ere ez zeukan frakean; gala-bazkari batera joateko moduan zegoen! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
Artile oneko jertse grisa, mahuka eta idunean marra berdeduna. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.