Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idortze iz lehortzea, ura edo hezetasuna galtzea edo kentzea.
Lurren idortzearen ondorioz, 25 milioi lagun beren bizilekuak laga beharrean aurkitu direla gaitzetsi dute. Berria - Gaiak 2006-04-13
Xingarraren kalitate hobea nahi dute aitzinean jarri, gazitegi handi bat duela sei hilabete estreinatu ondoan, idortze denbora bereziki bederen bederatzi hilabetekoa ezartzen diote "Oberena" xingarrari. Herria 2001-11-01
Belarraren idortze prozesuak garrantzi handia du laborantzan. Berria - Euskal Herria 2004-09-14