Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspaldian etzela holako idorterik izan gure eskualdetan ez eta hein hortako bero handirik. Herria 2003-08-14
Idortearen ondotik, eurite gaitzak? Herria 2003-11-13
Uholdeak edo idorteak izaten ahal dira, uztak suntsitzen edo berdin kiskaltzen ahal dira... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.
Idorteak eta beroaldiak batetik, euri jasak, lurraren higadura eta uholdeak bertzetik. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Harri lauza ttipiek taulada berezi bat eratzen dute idorteak, basamortu batean, puskatu, kraskatu duen lurraren antzekoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.
Suteak nun nahi badaude Europa guzian, idorte garai huntan. Herria 2003-08-14
Urtarrila idorte, laboraria dirute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.
Afrikako lurraldeetan idorteari buru egiteko programak bideratu ditu. Herria 2005-04-14
Idorteak kalteak eragiten dizkie laborariei, baina mahastizainei zoriona dakarkie. Berria - Harian 2005-09-11
idorte gaitza (3); idorte handia (3); idortearen ondorioz (3); idortearen ondotik (3)