Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

idolatra 1 izond/iz idolo-adoratzailea, idolozalea.

Hobe zela ateoa izan idolatra baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.

Itun Zaharreko Jainko krudel hura fetixe idolatra odolzale bat besterik ez zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Oso emanak gara idolatriara, eta hala ere ez gaude erlijio idolatren mende.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

Aitasantutzak herri-oposizio "idolatrarekin" bat egin zuen gogotsu, eta horrekin urrats handia egin zuen bizantziar agintetik bere burua askatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

Idolatren ondorengoak hiltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

Aitortu behar dut papista erdi idolatra bat ez izatea zor diodala Bidaxuneko etxeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

2 hed

Kapitalismoa, militarismoa, alderdi aparatua, iraultza telezuzendua, marxismoaren zein sozialismoaren idolatrak...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus