Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

idiota 1 izond/iz tentela, tontoa; guztiz ezjakina; adimenik ez duena.

-Badakit zer den mendia, ez naiz idiota.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 163. orr.

Idiota batek kontaturiko istorioa da, deus esan nahi ez duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Tom idiota edo inuzentetzat bazeukaten ere, autismoaren ezaugarrizkoak dira jarrera eta estereotipo horiek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Irlandar judua eta analfabetoa zela esaten zuten, eta haren seme idiotaren bitartez Jainkoak lukurreriaren gaitzespena agertzen zuela uste zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.

Ez da posible alderdi batean luzaroan irautea idiota izan gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.

Informazio zehatza jakiteko eta errepikatzeko izugarrizko ahala daukate, baina gainerakoan deus ikasteko eta ulertzeko gauza ez diren idiotak dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Hemen denok baitakigu erdara, inor ez da idiota.     «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

Zeren zeharoko idiota baldin banaiz, injineru aeronautiko egingo bainaiz, eta bestela berriz, filosofo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Idiota jakintsua, ikasia edo abila deitzen zaion giza jeneroa, beraz, idiota da, baina zenbait arlo zehatzetan, hala nola matematikan, musikan edo datuak gogoan atxikitzen, ohi ez bezalako dohain eta ezin sinetsizko abildadearen jabe da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Idiota alaenak!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

2 (medikuntzan)

Bada haien artean mordoxka bat beste guztien gainetik atentzioa ematen duena, eta hura da teknikoki idiot savant deitzen den idiota klasea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Idiota zelako -erantzun zidan erretoreak buruarekin etsipen keinua eginez-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

"Idiota“ hitzak, grekoz, "ideia bakarra duena" esan nahi duelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus