Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idiosinkrasia iz norbaiten edo zerbaiten izaera edo aiurri berezia, besteetatik bereizten duena.
Euskal kultura euskaldunen idiosinkrasiaren adierazpena da, eta arlo asko hartzen du bere barnean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 221. orr.
Proposatzen dituzten sistema horiek bakoitzaren idiosinkrasiaren araberakoak direlako oso. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.