Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idiolekto (orobat ideolekto g.er.) iz gizabanakoak hizkuntza jakin batean hitz egiteko duen era berezia.
Eta lengoaia hau beste mundu batekoa izango da, hitz hauek itzulezinak izango dira, idiolekto honek itzelezko antza izango du isiltasunarena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.
Baina horren ordez erabaki dut erabiltzea gurean dabilen teknolekto xelebre bat, euskararen berezko izaera pospositiboa prepositiboa bihurtu nahi duen ideolektoa. Berria - Kultura 2006-01-28
Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.