Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren ertzainak, forenseak, epaitegiak, identifikazioak… Madame Rogêt, adina eta pena zirela-eta, ez zela identifikaziora joateko gai. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 140. orr.
Eskura ditugun informazio iturrien identifikazioa (liburutegiak, hemerotekak, Internet...). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.
[…] irakurtzen dugu, pasaportea besterik ez dagoenean hildakoen identifikazioa egiteko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 30. orr.
Urte berean hasi ziren identifikazio genetikoak egiten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 111. orr.
Identifikaziorako aztarnak galaraztearren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 47. orr.
Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.
Bere buruarekiko berehalako identifikazioa, bere umeekikoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Hainbesterainokoa izan zen Usandizagaren arrakasta eta herriak harekiko zuen identifikazioa, non donostiar herritarrek suhartasunez prestatu baitzuten musikariaren harrera. Einfühlung hau kanpoko munduarekiko zorionezko harreman bati legokioke (identifikaziozko harremana izango litzateke psikoanalista batentzat). Askoren artean «Rataplan» - 80. orr.
aldean zituen lantegiko mantala eta hango identifikazio-txartela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Datu-basean informazio horrek duen identifikazio-zenbakia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.
Identifikazio- eta adierazgarritasun-erregistro ongi ezagunekin jokatzen du batez ere, halakoetan, filmak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Narrazio-egitura ongi menderatuz (identifikazio-ikuspuntuak aldatuz, adibidez). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Irudi orok topatzen du iruditeria, identifikazio-sareak eragiten ditu, eta ikusleak bere buruarekin ikusle begirale bezala duen identifikatzea eragiten du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.
Horren guztiaren aurrean, euskal irakurle askoren eta testuaren arteko identifikazio-arazoak aipatzen dira, itzulpenei eta itzultzaileei egotziz hiztun komunitatearena den defizita: ez dago euskararen alde, erdaren alde baino, egunero irakurtzen dugunaren batez bestekoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.
Oinarri-oinarriko kontraesan bat sortzen da horretatik, narraziozko film klasikoan, eskotofiliaren mugarik gabeko jokoaren [...] eta identifikazio jokoaren artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.
Eta halakoa zen testua, bihotz-tiratuetara eta identifikazio nahira emana beste ezeren gainetik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 165. orr.
Ezkutuan irakurritako liburu haiek sekulako emozioz irakurri nituen, eta identifikazio maila osoa sentitzen nuen pertsonaiekiko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 76. orr.
Baina identifikazio maila horrek atzeraka eragin zidan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.
Imitaziozko artea, naturalista [...] munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Proiekzio-identifikazioak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.
arteko identifikazio (3); eta identifikazio (7); identifikazio hori (6); identifikazio maila (6); identifikazio txartela (4); identifikazio zenbakia (4); identifikazioa eskatu (3); identifikazioa eta (3); talde identifikazio (3)