Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idaztankera 1 iz idazteko modua.
Norbaitek bere idaztankera berariaz disimulatu nahi duenean, polikiago eta artifizialago idazten du. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.
Beren liburuetan hitzontzikeriaz erabiltzen zuten idaztankera hanpatua eta eztabaidetan erakusten zuten berotasuna. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Aitziber Etxeberriaren idaztankera iaz ezagutzeko parada izan genuen. Berria - Kultura 2004-11-06