Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

idazmolde 1 iz norbaitek idazteko ikurrak marrazteko duen moldea. ik idazkera 2.

Helbidea ezartzeko neure idazmoldea aldatu nuen, eta aski ontsa imitatu nuen, azalaren gainean, Dijon-eko zigilua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

Zera aurkitu nuela arbelean idazmolde ederrez idatzirik: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

2 idazteko moldea. ik idaztankera.

Horretarako, 1973ko lehenengo argitalpena oinarritzat hartu dute eta gaurko idazmoldeetara egokitu dute.  Berria - Kultura   2004-06-17

3 estiloa. ik idazkera.

Lapurdiko XVII. mendeko idazleak denak antzera idazten ahalegindu ziren, eta zuberotarrek ere kontuan hartu zuten haien idazmoldea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 35. orr.

Testu zuzenak, italianismoak tartean dituztenak, sinpleak idazmoldeari eta esaldien loturari dagokienez, aipamen bibliko gutxikoak eta eliz autoreen aipamenik gabeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Idazmolde biluzi eta zuzena darabil, apaingarri askorik gabea, narratibatik oso hurbila.  Berria - Kultura   2004-07-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus