Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idazmen iz idazteko ahalmena.
Idazmenak aldatu egin zuen ahozko istorioen mundua. Ispilu hori, niretzat, kultura idatzia da, alegia, istorio hau idazmenaren aurreko istorio bat dela, ahozko kultura batean sortutako istorioa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 354. orr.
Irakurmena, idazmena eta kalkulua lantzea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.
Ahozko eta idatzizko ulermena eta idazmena neurtzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-31