Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.
Oinak kaobazko idazmahai berriaren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.
Liburuen lerro txukunak, egongela langela bihurtzen zuen idazmahai apaina, zutikako erloju distiratsua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.
Idazmahaia giltzatu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.
Banuen laboratorioan idazmahai herren bat, [...] txokotxo batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.
Baldwin, idazmahaian eserita, arkatz baten puntari ausikitzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.
Lanpara batez kargaturik itzulitakoan, idazmahaian jarri eta ohar batzuk zirriborratu nituen sortu ahala. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.
Gauza izango zela garbiketako andreari idazmahaiaren gainean larrua jotzeko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.
Bulegoko mutil bat sartu zen eta txartel bat utzi zuen idazmahaiaren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.
Kutxazainaren idazmahai gaineko erlojuan hirurak ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.
Zigarreta pakete zimurtu bat hartu zuen idazmahai gainetik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.
Bere idazmahai leporaino betean jarri zituen bi liburuak Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.
Beherago, eserleku garai batzuetan, ukabilak idazmahai meharretan jarririk, bi emakume zeuden jesarrita, salmenta oholtxoak aldean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Nellie kulunka ari zen idazmahaiko aulki birakariaren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta gutunazal ireki bat atera zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 40. orr.
Idazmahaiko xukapaper bat astintzen zuen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.
Idazmahaiko giltza eskatu zidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.
Zangoak idazmahai azpian ezkutatu zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Dumbledore McGonagall andereñoaren idazmahaira joan zen, zilarrezko ezpata odoldua hartu eta Harryri eman zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 278. orr.
Harry jaiki egin zen idazmahaitik eta orroka hasi zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.
Eta ez da falta eskolako gela bat: arbelak, idazmahaiak, tintontziak, mapa zaharrak... Berria - Kultura 2004-03-26
Idazmahaitzat erabiltzen zuen ohetik beso bat altxatu eta konketaraino iristen zen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 75. orr.
bere idazmahaian (9); bere idazmahaian eserita (4); bere idazmahaiaren (11); bere idazmahaiaren atzean (3); bere idazmahaiko (3); bere idazmahaira (4); eta idazmahai (4); eta idazmahaia (4); eta idazmahaian (4); eta idazmahaiaren (11); eta idazmahaiaren gainean (4); eta idazmahaiko (3); eta idazmahaira (3); haren idazmahaia (3); idazmahai bat (5); idazmahai baten (5); idazmahai gainean (5); idazmahai gaineko (3); idazmahai gainetik (3); idazmahai handi (6); idazmahai handi bat (3); idazmahaia eta (3); idazmahaian eserita (6); idazmahaiaren atzean (5); idazmahaiaren aurrean (5); idazmahaiaren gainean (24); idazmahaiko tiradera (7); idazmahaiko tiradera bat (4); idazmahaiko tiradera batean (3); idazmahaiko tiraderan (3); idazmahaira hurbildu (9); idazmahaira hurbildu zen (3); idazmahaira itzuli (5); idazmahaira joan (4); nire idazmahaiaren (5); zuen idazmahai (4); zuen idazmahaiaren (3); zuen idazmahaiaren gainean (3)