Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

idazlan 1 iz idatziz moldaturiko lana. ik idazki.

Eta mendebaldeak zekiena, funtsean, arabiar matematikarien idazlanetatik eta greziar autoreen lanen itzulpenetatik zetorren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Nire bizitzan ezagututako jende gutxi, oso gutxi sartu izan dut neure idazlanetan, gaur arte bederen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 22. orr.

Honela dio S. Bonabenturak bere Epistola de tribus quaestionibus idazlanean: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Gauza bera kontatzen digu Xabier Lizardik "Donapaleura joan-etorria" idazlanaren sarreran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.

Idazlanari titularra paratzeak eman zidan kontsolamendua; "Ez zen hilketa izan", letra larriz nabarmendurik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Egin idazlan bat, gutxienez 40 hitzekoa, gaia izanik “Zelan pasatu nituen nire azken oporrak”.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.

Galoisen Idazlan osoak liburuki txiki bakar batean bilduta zeuden.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.

Euler-en heriotzaren bigarren mendeurrenean argitaratu ziren Idazlan Osoak, 1983an.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Berriki argitaratu Jean-Louis Davanten Idazlan Hautatuak liburuko bertze pasarte bat irakurri zuen ondotik.  Berria - Kultura   2004-04-13

Xabier Altzibarrek Jean Hiriart-Urrutiren (Hazparne, 1859-1915) idazlanen antologia apailatu du.  Berria - Kultura   2004-09-02

Brechten idazlan argitaragabe batzuk agertu dira Zurichen.  Berria - Kultura   2004-08-24

Jose Cardoso Piresen idazlan zentsuratuak argitaratuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-04

Ernest Renanen Zer da nazioa? idazlan klasikoa argitaratu du EHUk. herria¬

Baina Vernek bestelako idazlanak ere idatzi zituen.  Berria - Harian   2005-03-24

Hala ere, galdera horixe egiten diot neure buruari, zerk bultzatu ote ninduen eskolan agindutako idazlanez kanpoko zerbait lehenengoz idaztera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.

Irakasle batek idazlan bat eskatu zidan aldizkarirako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.

Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 6. orr.

Paraleloei buruzko 5. postulatuaz da idazlana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Ikasle baten idazlanari, adibidez, ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasun, originaltasun edo sakontasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 329. orr.

Mo-eh ben Maimon lehen mailako talmudista izan zen, eta gai honi buruz garrantzi handiko idazlanak egin zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

1933an naziek bere idazlanak erre eta Alemaniatik bidali zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 76. orr.

-Jatorrizkoak izan zein kopiak izan, papiroa behar da idazlanak egiteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Loturaren bat izango du horrek, beharbada, eginarazten ziguten idazlan-motarekin: gai topikoak, edo topikoak ez zirenean okerragoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Coca-Colaren idazlan-lehiaketa, probintzia osoko 8.mailako ikasleen artean urtero jokatzen zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.

Idazlan-proiektu bat egin nuen, bai, handi-mandia, presakako irakurketa haietako ekarriak eta eraginak bildu nahi zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Idazlan egitasmoa 2005eko otsailaren 15erako bidali behar da Baionako Mattin Megadendara.  Berria - Kultura   2004-05-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus