Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
NBEko Idazkaritza utziko du Annanek urte amaieran. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Klubaren idazkaritza teknikoa utz dezake Juan Carlos Rodriguezek. Berria - Kirola 2004-06-26
Beldur nintzen Georgiarako misio horretatik bueltan idazkaritzaren bat eskainiko ez ote zioten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.
Nazioarteko federazioko bulego berrian dira Boutineau president karguan eta Louis Dunat idazkaritzan. Herria 2002-09-05
"Frantziako Estatuko gobernu" autoizendatzen zen agintaritza baten mendean, Bordeleko prefeturaren idazkaritzan hasi eta Estatuko goi mailako funtzionario izatera iritsiko zen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.
Baldintzak: Euskara eta frantsesa menperatu ahoz eta idatziz, idazkaritza eta kontabilitatea. Herria 2002-12-05
Posta-kutxan propaganda baizik ez du aurkitu, eta partiduko idazkaritzako gutun bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 53. orr.
Peio Etxeberri-Aintxart ABko idazkaritzako kideak estatu idazkariaren errespetu eskasa azpimarratu zion Berriari. Berria - Euskal Herria 2004-08-21
Euskadi Buru Batzarreko idazkaritzak ostean kaleratutako agirian, «ardura eta inpartzialtasunik gabe» jokatzea leporatu zion alderdiko Auzitegiari. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
PSOEren zuzendaritzako ordezkari bi PSNren idazkaritza nagusia lortzeko leihatuko diren Juan Jose Lizarberekin eta Carlos Chiviterekin bildu ziren atzo, Iruñean. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Jose Luis Rodriguez Zapatero izango da idazkaritza nagusirako hautagai bakarra. herria¬
Baina baseak ekarri behar du erantzuna, eta ez idazkaritzak edo koordinaketak bakarrik. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Hala zioen atzo ELA sindikatuko metalgintzako idazkaritzak agiri batean. Berria - Ekonomia 2004-10-17
LAB sindikatuko lehen ekonomista izan zen eta idazkaritza teknikoa jarri zuen abian. Berria - Ekonomia 2004-10-27
AEBetako Altxor Idazkaritzak (Ogasun Ministerioaren parekoa da) iaz onartu zuen arau baten ondotik etorri da debekua. Berria - Gaiak 2004-02-27
Pentagonoari azpikontratatazio hauek gelditzeko manua eman dion AEBetako Barne idazkaritzako eledun Franc Quimbyk zehaztu zuenez atzo. Berria - Mundua 2004-05-27
Sri Lanka Gobernuko Bakerako Idazkaritzaren buru Palitha Kohonak aire erasoaldia «ekintza bakana» dela esan zuen. Berria - Mundua 2006-04-27
Mexikoko Kanpo Harremanetarako idazkaritzak hartutako erabakiari buruz hitz egin zuen. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako Idazkaritzak antolatuta. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Horrela agertzen da talde terroristen Europako zerrendan eta Amerikako Estatu Batuetako Estatu Idazkaritzaren zerrendan ere. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Argudio hori bera aipatu du Europako Legebiltzarraren Idazkaritzaren txosten batek. Berria - Euskal Herria 2006-01-17
Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroko idazkaritzako kidea. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
AGUR aldizkariaren idazkaritzan lan egiten ginuen Mikel Duvert eta Zamorrarekin. Herria 2005-07-14
Urtebete lehenago, Euskal Idazkaritza sortu zen Baionan, eta "Hizkuntza Saila" osatu zen haren babesean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 153. orr.
Udaletxeko idazkaritzara noiz joan behar den. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Bere arma, paperak eta ekipajea Reinhard Heydrichen idazkaritzan jaso zituen, reichmark pilatxo eder batekin batera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.
Ikasketa-buruaren ondotik egin nuen idazkaritzarainoko bidea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.
Fakultateko idazkaritzara joan nintzen egun berean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.
Powers tenienteak idazkaritzako armairu batean ezkutaturiko kutxa gotorra zabaltzen zuen bitartean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.
Bulego nagusia eta informazioaren tresneria (egunkariaren idazkaritza, nolabait esateko, telegrafoa barne), Kale Nagusiko 45ean kokatu genituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 195. orr.
-Horretarako, aski zen telebistako administrazio idazkaritzan lan egiten zutenei poliki eskatzea, ezta? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 290. orr.
Gure Idazkaritza osoa Basilikaraino igo zelarik […]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 186. orr.
Zerbait ikasketa egina zuela esan zuenean, ordea, idazkaritza-kontuen zaintzan jarri zuen berehala Fructuosok. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.
· Mato Grossoko Hezkuntza Idazkaritzak kontratatu ninduen sasoi hartan, antzerki-klaseak eman nitzan estatu hartan. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.
Dan Hoganen iloba, udal idazkaritzarako aurkeztu zena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.
Enbaxadaren eta Estatu Idazkaritzaren arteko gutunerian arabera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.
Kataluniako Generalitatearen Kirol Idazkaritzaren babesarekin. Berria - Kirola 2004-09-15
Maixabel Gaztañaga Emakume idazkaritzako buruak LABl sindikatuan. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Jakiunde izeneko akademia errebisatzea, komunikazio idazkaritza antolatzea, kudeaketa formak lantzea, 2006ko aurrekontua prestatzea, egoitza berria aurkitzea... Berria - Harian 2005-12-17
Errenteriako alkate Miguel Buenek bere hautagaitza aurkeztu du PSEko Gipuzkoako Idazkaritza Nagusirako. Berria - Euskal Herria 2004-04-18
Alderdiaren Gipuzkoako idazkaritza nagusia ere laster uztekoa da, duela lau urte aukeratu zutenean azken agintaldia zuela ohartarazi baitzuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Nafarroako alderdi sozialistako zuzendaritzak PSOEren Kongresurako 11 militante ordezkari gisa baztertu izana «justifika ezina» dela salatu zuen orain PSNrako idazkaritza nagusirako hautagai denak. Berria - Euskal Herria 2004-07-06
abko idazkaritzako (5); emakume idazkaritzako (3); emakumeen idazkaritzako (3); estatu idazkaritzak (4); estatu idazkaritzako (4); eta idazkaritza (3); gipuzkoako idazkaritza (3); harremanetarako idazkaritzak (3); idazkaritza nagusia (4); idazkaritza nagusian (5); idazkaritza nagusiari (3); idazkaritza nagusirako (6); idazkaritza teknikoa (3); idazkaritza utziko (3); idazkaritzako kidea (3); idazkaritzako kideek (3); idazkaritzan eta (3); idazkaritzan lan (3); idazkaritzan lan egiten (3); ijitoen idazkaritza (3); kanpo harremanetarako idazkaritzak (3)