Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idazgela iz idazteko gela, idazten den gela.
Eta dena erakutsi zioten: kiroldegia, irakurgela, idazgela, eta liburutegira heldu zenean [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.
Ezin dut hemen ikasi, jangelan; idazgelara joan beharra daukat, lanpara irismenetik kanpo dudan leku batera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.
Labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.
Goian idazgela zuen, [...] eskuizkribu eta liburuz gainezka; liburuak nonahi, idazgelatik isurtzen etxeko beste gela guztietara. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.