Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idatzizkotasun iz idatzizkoa denaren nolakotasuna.
Ahozkotasunaren eta idatzizkotasunaren kontzeptuak, zurrunegi erabiltzen dira sarri, ahozkotasuna eta idatzizkotasuna muturreko bi eredu ideal balira bezala. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.
Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, [...] bere estrategia propioak garatzen ditu; oreka propioak ditu, adibidez, ahozkotasun-idatzizkotasun binomioan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.