Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ibitu, ibi, ibitzen 1 du ad indarra galdu.
Nik esperantza neukan, gure arteko solasaldi lasai eta gizabidetsu haren ostean, zure irrikak ere lasaitu eta gizabidezkotu egingo zirela, inoiz zure "nahi eroak" izendatzen zenituen haiek ibitu eta ematuko zenituela, zure irrikaren alferrikakotasunaz ohartuko zinela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.
Hor zegoen uneoro zure irrika, zure desira isil baina ozena, aurrerabiderik ematen ez nizunez ibitua baina ez amatatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.
2 ibitik igaro.
Han nindoan errekari beherantz jarraiki, doi bat arroketan gaindi, doi bat -ahal zelarik- ibituz, ehiza zakur bat bezala, begiak lurrean josirik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.