Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean; neurriz, tamainaz, zuhur (xuhur?), zentzuz, kontuz, tentuz... zen zure eskola, eta delako amets hura egin zuenari ez egiten onik, nonbait, erretolika horiek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Aranok, ordea, zinez maite ditu arrastotik kanpo dabiltzanak, beharbada bera ere ez delako ohiko bidetik ibilizalea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.
Eta holako jendajeak, nola edo hala, beste inork baino aisego egiten ditu harremanak alderrai samar ibilizale den beste jendaje orotariko horrekin. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.
Beti itsumustuan ibilzale baitzen, / otordua prestatu zuen, jan ondoren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 163. orr.