Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ibilera (ETCn 3.472 agerraldi; 746 agerraldi, 169 liburu eta 66 artikulutan) 1 iz hara-hona ibiltzea; ibiltzea. ik ibilketa.

Basamortuan barrena egin zuen hiru eguneko ibilera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

-Broadway, Radio City, Central Park... ez dakit ba, turista baten ibilera egingo duzula iruditzen zait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Galduak ditut hainbat eta hainbat orri ere hara-hona egindako ibileretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 165. orr.

Soinujoleari batetik besterako ibileretan laguntzen zietenak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.

Erraz jakin zitekeen haien ibileraren nondik norakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Ibileran txanpon bat galtzen denean bezalaxe, aztertu egin beharko duzue bidea, hasieratik bukaeraino, tarterik tarte, ea non egin ziren hutsak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira, ezta unibertsoaren ibilerak ere bere zehaztasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Andreak bere ibilera gelditu gabe eta kitxua doinuko gaztelaniaz erantzun dit: [...].Izotzak zailtzen du ibilera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.

2 ibiltzeko modua. ik pausaje.

Hasieran hire ibilerak erakarri ninduela uste dinat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Kantuan hasi ginen guztiok eta abestiaren erritmoak gure ibilera berdindu zuen eta militartu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Begira nolako ibilera duen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Joxek, ibilera batere moteldu gabe, burua bihurtu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Ostatuko bidea hartu eta ibilera arindu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Ibilera bizkortu zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Burua tente eta militar baten ibileran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Ahotsean eta ibileran eta elkarri begiratzeko moduan antzematen zitzaien egonezina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

Ibileran eta sasoian makaltzen doa, beheraka, poliki-poliki.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

Pauso sendoak, erabaki garbi bat hartu duenaren ibilera.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

Del Valle zutitu eta automata baten ibileraz hurbildu zen ateraino.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

Ibilera, ordea, tente eta arina zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Ibilera kementsua zuen Nathanielek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Ezkerrera jo zuen, ibilera baldarrez, eskuinaldera nabarmen balantzaka, zurezko hankaren gainera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Haren ibilera artagabea zen, inora iristeko axolarik ez duen horietakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Ibilera gogorik gabea du, irribarre behartua, begirada galdua...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Hegazti xurinabar gorrixta haren ibilera bildurtia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Arrotz erdi galdu baten itxura ematen dio darabilen pauso luzeko ibilera urduriak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Zaldiari ibilera arin beti-berdina eraginez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.

Ibilera arinez zebilen, estekatzen zuen sokak ia tiratzen ez ziola.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.

3 hed

Letra letrari jarraitzen zitzaion, lerroa lerroari, atala atalari, liburua liburuari: ibilera hark goxoki eramaten ninduen loaren mugara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Eulien ibilerari begira ere zentza liteke beraz, jendea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 122. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Alemaniarrak egurra baino patxadatsuagoak dira, bai, baina odolaren ibilera astiro eta mantsoari zor diote hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira, ezta unibertsoaren ibilerak ere bere zehaztasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Gurdiaren ibilera zuzentzeko ardura zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Ilargiaren ibilera distiratsua.  Elizen arteko biblia   Jb 31,26

Honi esker ezarri da Natur Zientzia lehen-lehenik zientziaren ibilera seguruan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Norak, burutazioen ibilera herratu hartaz jabeturik, lepondora eraman zuen eskua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

4 pl abenturak, gorabeherak.

Modu askotara saiatu nintzen aitaren gerrako ibileren berri izaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 56. orr.

Haren ibilera libertinoak, haren eskandaluak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Istillagak kontatzen zituen bere anaiaren ibilera noragabeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Marinel ausarten ibilerak eta kontakizunak dituzte entzunenak eta estimatuenak. Horren ordez, bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Anarekikoa, ostiral-larunbatetako gau ibileren haritik etorria zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Beharbada Miren nire ibileren jakitun zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus