Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ibilbide 1 iz ibiltzeko bidea; bidea.

Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Ibilbidearen bi aldamenetako arbola garaien adar guztiak hosto txiki berde argiz beterik zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria, ibilbideetan oihuka.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,20

Duda-mudarik gabe zihoan, ibilbide ezagunean dabilen bidaztia legez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Zabaldi hori zurezko etxez josia zegoen orduan, den-denak simetrikoki kokatuak eta haien artean ibilbide zabalak utziaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

Bi ibilbidek gurutzatzen zuten [baratzea], erdian plazatxo bat eratuz eta lau sail berdinetan banatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Piazza San Marcora daraman ibilbide jendetsutik aparte.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Ibilbidean apenas hitz egin genuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 69. orr.

· Champs-Elysées ibilbidean gora.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

ik pasealeku.

Union ibilbideko tiloak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 43. orr.

Pergolako ibilbidea xaharra zen, iluna eta zikina.  Herria   2001-04-26

Cervantes, Unamuno, Sabino Arana, Gabriel Aresti, Koldo Mitxelena, Foruen, Askatasunaren, Independentziaren, Konstituzioaren edo Autonomiaren kaleak, plazak, ibilbideak, pasealekuak eta etorbideak.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

2 zerbaitek edo norbaitek ibiltzen duen bidea.

Bide zirkular batean barrena egin nahi baldin baduzue ibilbidea, luzeagoa izango da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.

Mila kilometro edo gehiago dituzten munduko 177 ibaietatik soilik 64k dute oztoporik gabeko ibilbidea.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Ibilbidearen luzeraz harrituta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Ibilbide luze bat, arkupez, iturriz, parkez inguratua, eta, parke horietan, hegoaldera egindako espedizioetatik ekarritako animalia mordoa; pintura-galeria bat, estatua-bildumak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Ahalegindu nintzen Angelaren gordelekuraino eginiko ibilbideaz gogoratzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 84. orr.

Mekatik Medinarako ibilbidea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Palenquetik plantaziorainoko ibilbidea, airez zuzenean neurturik, eta luze jota, hirurogeita hamar bat miliakoa-edo izango zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

Mendira zihoan ibilbideko atea itxita zegoen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.

Izanen dire bi ibilbide; bat frango luze eta bortitza, kirolzale trebe horientzat; bertze bat hasi berrien heinekoa.  Herria   2003-05-29

Mendiaz ari garela, arratsalderako ibilbide bat prestatu dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Bostongo ibilbide turistiko-historikoa oso modu errazean egin daiteke.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.

Harrapaka etxeratu nintzen, ibilbidea behin baino gehiagotan erratuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

Matson andreak tranbia-ibilbide alderantz egin zuen, etxera eramango zuen trolebusari hantxe itxaroteko asmoz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Ibilbideko herri bakoitza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Ibilbide berezia prestatu du Tourreko antolakuntzak.  Berria - Kirola   2004-07-01

Ibilbidea bederatzi kilometrokoa izango da.  Berria - Kirola   2004-12-31

Luzea da Tipperary-rako bidea, luzea da ibilbidea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

197 autobus gehiago jarri dituzten martxan, eta baita 16 ibilbide berri ere.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Euskaldunak hartutako trenak Hendaia-Paris ibilbidea egiten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

Ibilbide luzeko trenetan bakarrik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Hiru orenen ibilbidea Argentinako Hiriburu gaitzeraino.  Herria   2005-03-03

3 (-en atzikiaren eskuinean)

Amazonasen ibilbidean han-hemen ageri ziren meandro zabalak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Afrikatik zetorren urrea, eta merkatari musulmanek menderatzen zuten urrearen ibilbidea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Karabanen ibilbide handia herriaren ondo-ondotik pasatzen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Erlojuaren gezien ibilbide geza.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Isiltasun bareak inguratzen zuen dena eta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela [...].  Elizen arteko biblia   Jkd 18,14

Bulegoak Euskal Y-aren ibilbidearen aldaketa aztertzeko eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Madril eta Sevilla arteko bidea egiten duen AHT Abiadura Handiko Trenaren ibilbidean lehergailu bat indargabetu zuten atzo goizean. herria¬

Gero trenaren ibilbideak aintzira-bazterrean egiten zuen aurrera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Grafikoetan trenaren ibilbideari segitzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Siberiako petrolioa Ozeano Bareko kostaldera eramango duen hodi sistemaren ibilbidea aldatuko dute, Baikal aintziratik urruntzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-27

4 zerbaitek, espazioan higitzean, egiten edo gauzatzen duen bidea. ik traiektoria.

Eguzkiaren ibilbide eta ilargiaren mugida aldakorrak zer indarrek eta kausak eragiten dituen eta nola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Planeten ibilbidea zirkulartzat jotzen badu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.

Ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Bi jaurtigairen ibilbidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Ibilbide parabolikoko Tartagliaren kanoi-bolak zubian lehertzen ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Zenbat eta lasterrago joan, hala ere, orduan eta gutxiago du kurbatua ibilbidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

5 irud

Begien urdinarekin batera, iritsi ote zait niri ere, geneen ibilbide sigi-sagatsuan, haien zoro-ukiturik?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.

Belaunaldiz belaunaldiko ibilbidea egin ondoren.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Euskal literaturaren ibilbide osoa kurritu dugu luze-zabalean, hasieratik beretik oraintsu arte.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 252. orr.

Sarrera honen lehenengo zatian XX. mendeko filosofiaren sistema postidealisten ibilbidea aztertzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

1224ko irailean, gailurra jo zuen Frantziskoren ibilbide espiritualak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Oroit naiz bere ibilbide intelektualaz hitz egin zidala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Lau urratseko ibilbide hori abstrakziorantz hurbiltzen ari da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Ibilbidea: Eskolarteko Txapelketetan hainbat sari irabazi ostean, 2000n parte hartu zuen lehengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.  Berria - Kultura   2004-12-15

Hirugarren ikasturtean, aldiz, bi ibilbide espezializatuen artean hautatu beharko dute (ibilbide tekniko-profesionala eta ibilbide zientifiko-humanista), eta ibilbide bakoitzak bere edukiak landuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Ibilbide pedagogikoak.  Herria   2003-03-17

Ikertzaileen prestakuntza: ibilbide akademikoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Ibilbide bitxia izan du liburuak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Nire lan-ibilbidearen berri ematen duen agiri bat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 196. orr.

Norberak bere ibilbidea egitea askoz onuragarriago baita erosotasuna baino.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Porrotez porrot, garaipeneraino, horra Apple konpainiaren ibilbidea deskribatzen duen lelo ez-ofiziala.  Berria - Gaiak   2006-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arteko ibilbide (7); baina ibilbide (9); bere ibilbide (81); bere ibilbide luzean (5); bere ibilbide osoko (5); bere ibilbide politikoa (9); bere ibilbide profesionala (5); bere kirol ibilbide (7); bi ibilbide (10); da ibilbide (9); du ibilbide (8); duen ibilbide (14); egindako ibilbide (7); entzun ziren ibilbide (6); ere ibilbide (8); eta ibilbide (64); eta ibilbide horretan (6); haren ibilbide (11)

ibilbide akademikoa (8); ibilbide artistikoan (5); ibilbide bat (28); ibilbide bera (14); ibilbide berri (9); ibilbide berria (5); ibilbide bihurria (7); ibilbide bikaina (13); ibilbide eta (12); ibilbide gorabeheratsua (7); ibilbide guztia (7); ibilbide guztiak (7); ibilbide guztian (9); ibilbide hori (16); ibilbide horrek (6); ibilbide horren (10); ibilbide horretan (23); ibilbide ikusgarria (8); ibilbide laburra (8); ibilbide luze (24); ibilbide luze eta (8); ibilbide luzea (49); ibilbide luzea egin (11); ibilbide luzeagoa (6); ibilbide luzean (12); ibilbide luzeko (13); ibilbide ona (5); ibilbide oparoa (21); ibilbide oparoa egin (5); ibilbide oso (6); ibilbide osoa (35); ibilbide osoan (37); ibilbide osoan zehar (7); ibilbide osoko (11); ibilbide politiko (13); ibilbide politikoa (26); ibilbide profesional (6); ibilbide profesionala (12)

kilometroko ibilbide (6); kirol ibilbide (18); nire ibilbide (11); oso ibilbide (5); taldearen ibilbide (9); urteko ibilbide (16); zen ibilbide (5); ziren ibilbide (9); ziren ibilbide osoan (6); zuen bere ibilbide (6); zuen ibilbide (7); zuten ibilbide (7)

antzeko ibilbidea (10); arteko ibilbidea (28); arteko ibilbidea egiten (6); azken urteetako ibilbidea (5); bakarkako ibilbidea (5); baten ibilbidea (8); bere ibilbidea (53); bere kirol ibilbidea (27); beren ibilbidea (5); da ibilbidea (11); den ibilbidea (7); du bere ibilbidea (5); du ibilbidea (9); duen ibilbidea (21); duten ibilbidea (7); egin duen ibilbidea (5); egindako ibilbidea (9); eginiko ibilbidea (5); eta ibilbidea (23); gabeko ibilbidea (8); gure ibilbidea (7); haren ibilbidea (10); hesiaren ibilbidea (7)

ibilbidea aldatu (10); ibilbidea aldatzea (7); ibilbidea aldatzeko (9); ibilbidea bera (5); ibilbidea bukatutzat (7); ibilbidea da (13); ibilbidea du (7); ibilbidea egin (45); ibilbidea egin du (13); ibilbidea egin ondoren (10); ibilbidea egin zuten (5); ibilbidea egingo (11); ibilbidea egingo dute (6); ibilbidea egiteko (11); ibilbidea egiten (21); ibilbidea egiten ari (5); ibilbidea egiten duen (5); ibilbidea ere (16); ibilbidea eta (29); ibilbidea ez (16); ibilbidea ez da (7); ibilbidea hasi (6); ibilbidea ikusita (6); ibilbidea izan (10); ibilbidea laburbildu (5); ibilbidea nahiko (5); ibilbidea osatu (17); ibilbidea osatu beharko (7); ibilbidea oso (11)

kilometroko ibilbidea (29); kilometroko ibilbidea egin (5); kilometroko ibilbidea osatu (6); kirol ibilbidea (67); kirol ibilbidea bukatutzat (5); literatur ibilbidea (6); metroko ibilbidea (9); metroko ibilbidea osatu (5); nire ibilbidea (9); nire kirol ibilbidea (8); ohiko ibilbidea (5); orain arteko ibilbidea (10); ren ibilbidea (6); taldearen ibilbidea (12); urteetako ibilbidea (6); urteko ibilbidea (26); urteko ibilbidea egin (6); z ibilbidea (6); zazpi kilometroko ibilbidea (5); zen ibilbidea (6); zuen bere ibilbidea (6); zuen ibilbidea (12); zuten ibilbidea (7)

bere ibilbideak (5); bere ibilbidean (49); bere kirol ibilbidean (24); duen ibilbidean (5); eta ibilbideak (9); eta ibilbidean (7); ibilbideak ere (6); ibilbideak eta (11); ibilbideak ez (5); ibilbidean aurrera (7); ibilbidean beste (10); ibilbidean beste mugarri (9); ibilbidean egin (5); ibilbidean eta (5); ibilbidean ez (5); ibilbidean zehar (14); kilometroko ibilbidean (5); kirol ibilbidean (38); kirol ibilbidean beste (5); literatur ibilbidean (6); manifestazioaren ibilbidean (5); nire ibilbidean (14); nire kirol ibilbidean (5); taldearen ibilbidean (5); urteko ibilbidean (13)

bere ibilbidearen (23); bere ibilbidearen erdian (7); bere ibilbideari (9); bere ibilbideko (32); bere kirol ibilbideko (45); eta ibilbidearen (7); gaua bere ibilbidearen (7); ibilbidearen berri (5); ibilbidearen erdian (10); ibilbidearen erdian zegoela (6); ibilbidearen eta (7); ibilbidearen hasieran (5); ibilbideari ekin (5); ibilbideari jarraitu (7); ibilbideko azken (9); ibilbideko garaipen (11); ibilbideko garaipen garrantzitsuena (7); ibilbideko lehen (6); ibilbideko une (13); ibilbideko unerik (7); ibilbidetik atera (6); kirol ibilbideari (6); kirol ibilbideko (63); kirol ibilbideko azken (5); kirol ibilbideko garaipen (9); kirol ibilbideko une (6); kirol ibilbideko unerik (5); nire ibilbideko (6); nire kirol ibilbideko (7); urteko ibilbidearen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus