Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut Israel bere arbasoei eman nien lurraldetik urrun ibilaraziko. Elizen arteko biblia 2 Erg 21,8
Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean. Elizen arteko biblia 2 Ko 9,2
Berrogei urtez ibilarazi zaituzte Jaunak basamortuan. Elizen arteko biblia Dt 29,4
Klara martiniak ez bezala, ni garagardoak bixi-bixi ibilarazten nau, mozkortzeraino gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Montgommeryk bazekien bere gizonak zalu ibilarazten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.
Pauline eskutik hartu eta trostan ibilarazi zuen urdaitegiraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.
Berak heltzen zien uhalei, laguntza-zaldia itzulika ibilaraziz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Petroliontzi kaxkarrok batetik bestera gai kutsagarriz beteta ibilarazteak? Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.
Zoazte erreginaren gelara eta ibilarazi ezazue gorua. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.
Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko. Polizia zein Justizia arloetako elkarlan egiturak modu eraginkorragoan ibilarazteko erabakia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.
Konstituzioa «beharrezkotzat» dauka «Europa ibilarazteko». Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Inork esango du premia ekonomikoak eragindako jarrera dela, baina ni nago alderantzizko logika baten gurpilak ibilarazten duela jokabide hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
Eskuko behatzak 22 soken artean ibilaraziz ateratzen zaio bere soinu elektrikoa electrocorari. Berria - Kultura 2004-03-09
Errimaren mekanismoa atzekoz aurrera ibilaraziko bagenu bezala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 46. orr.
barrena ibilarazi (3); bide zuzenetik ibilarazten (3); ibilarazten nau (3); ibilarazten zuen (3)