Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantziara egin zuen gerra aurrean, eta Parisen ibili zen Arte Iberikoko erakusketan sartuta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.
Guk derrigorrez egin behar izan genuen espetxe bideetako turismo iberikoa. Bisigodoek jatorrizko substratu iberiko hori indartu baino ez zuten egin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 162. orr.
Bilbon eginiko artista iberikoen erakusketak (1925). Berria - Kultura 2004-02-17
Sei trenbide bilduko dira, abiadura handiko trenaren zabalera dutenak eta zabalera iberikoa dutenak. Berria - Harian 2006-02-21
Frantses hiritartasuna duen euskal idazle batek badaki egoera konplexu batean bizi dela: lehenik, euskal komunitate iberikoan den euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian; bigarrenik, frantses literatur sistema zentraletik [...] osoki eta definitiboki kanpo den basamortu batean; hirugarrenik, [...]. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.
Gizaki mota iberikoari arrazaren bertute sendo eta gudatiak esleitzen zizkion; gizaki mota semitikoari, lapurretarako, azpijokorako eta merkataritzarako joerak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Iturriozen sailkapena egiazkoa izatera, Montanerrek ere gehiago zuen izaera semitikotik iberikotik baino. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.
Anjak eta Carstenek honen etxean afaltzera gonbidatu gura gaituzte iberikoak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.