Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hidrogel (corpusean ez dago; ETCn 145 agerraldi) iz kimikan, kate malguak dituen hiru dimentsioko sare bat.

Hala, hidrogelak sortzeko lanean hasi ziren. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-18

Katime-ren taldeak ekoitzi dituen materialen artean ura kopuru oso handitan bil dezaketen hidrogelak ditugu (kontaktu lenteen materiala), hots, izen arrotza duen baina ume txikien oihaletan adibidez mirariak egiten dituen polimeroa. ETC-prentsa   Argia, 2001-07-08

Biomagune Donostiako ikerketa zentroko ikertzaileak 1,5 milioi euroko beka bat eskuratu du hidrogel biomolekularrei buruzko azterlan bat egiteko. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-28

Europako Ikerketa Batzordearen Starting Grant beka jaso du berriki Ralf Richter CIC Biomaguneko ikertzaileak; hidrogel biomolekularrak aztertzen dihardu zentroko Biogainazalen Unitatean, eta horretan baliatuko du jasotako diru saria. ETC-prentsa   Berria, 2013-01-16

Materiala hidrogela da, hau da, lentillen osagai bera, baina askoz ere elastikotasun eta erresistentzia handiagoak ditu: 9.000 jouleko energia jasan dezake metro koadroko. ETC-prentsa   Argia, 2012-09-23

Diabetikoen bizi-kalitatea nabarmen hobetu dezakeen tresna txanpon baten tamainako hidrogelezko kapsula bat da. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-21

Hidrogela solidoen dispertsio bat da disoluzio loditu batean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

- Hidrogelak: oxigenoarekiko eta urarekiko iragazkorrak dira, baina ez dituzte bakterioak pasatzen uzten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

Horretarako paperean hidrogel disko bat integratu da LFA-tik pasatzen den likidoa eliminatu eta txiparen bukaerako gordailuan biltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

Aipaturikoak, biobereizketan, hidrogel katalisian, ezagutza molekularreko prozesuetan erabili daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Bioinprimatzearen fabrikazio-prozesuan hainbat kontu dira garrantzitsuak. Hona hemen horietariko batzuk: matrizea, hidrogela, forma eta biotinta. ETC-entziklopedia   Bioinprimatze, Wikipedia

Organogela disolbatzaile organikoa duen gela da, eta hidrogela berriz, ura duena. Hidrogelak ezaugarri partikularrak dituzten polimeroak dira. Hidrofiloak dira, hau da, urarekiko afinitatea daukate. ETC-entziklopedia   Hidrogel, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus