Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hermetikotasun (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) iz hermetikoa izatearen nolakotasuna.

Hitz egin zuten, AEBetako hauteskunde ospatu berriez, gustuko zituzten filmez, musikez, Ôchrelanden probintzia usainaz, eta bertakoen hermetikotasun hantusteaz. ETC-literatura, saiakera   Marlboro gizona, Mikel Zubeldia, Alberdania, 2012

Hermetikotasuna, erran nahi baita, inork ez zuela ulertu behar bideoetan kontatzen zena, halako sakontasun itxura bat emateko. ETC-prentsa   Berria, 2005-05-22

Osalaneko teknikariek esan dutenez, tabernako barran zegoen hozkailu txiki batean izandako ihesa konpondu ostean," lana zuzen eginda zegoela baieztatzeko, haren hermetikotasunaren froga egiten" ari zirela gertatu zen eztanda. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-01

Baina aldi berean ez dut gogorik hermetikotasunean erortzeko, ulertezina izateko. ETC-prentsa   Argia, 2005-05-15

Munduarekiko bere ezintasuna azaltzeko poesia da: beretzat mundua, holokaustoaren esperientziarekin, objektu kriptiko eta hermetikoa da, eta horri erantzuten dio bere hizkuntzaren hermetikotasunakETC-prentsa   Berria, 2016-03-22

Espazioen zabaldurak kanpoaldearekiko komunikazio ireki bat adierazten duen bitartean, honen hermetikotasunak berarekiko itxiera irudikatzen du, zuzenean artistarekin lotzen dena. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-03

Hermetikotasunean ikusiko dugu, nortasun itxiarekin, barruan dituen munstroak giltzapetuta, eta haren erreferente bakarra Mark izango da, bahitzailea, berak ematen baitie erantzuna dituen gabezia guztiei. ETC-prentsa   Berria, 2019-09-26

Horretarako, haridun tapoi batez ixten diren beirazko flaskoak edo blisterrak erabiltzen dira, erabateko hermetikotasuna ziurtatzen baitute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Horrekin batera, ontziratze-makinen funtzionamendu egokiari edo ontzien beren hermetikotasunari kalte egin diezaieketen ezaugarriak ere (materialaren neurriak, kasurako) arreta handiz aztertu behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Hobe da ibilbidea aldatzea eta, behar izanez gero, eroanbide eta kable elektriko eta telefoniko luzeagoak jartzea, eraikinaren kanpoko inguratzaileak behar duen hermetikotasunari eta estetikari kalteak (askotan, inolako beharrik izan gabe) eragitea baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Zelulen arteko hermetikotasuna zelulen arteko lotura ugariei (desmosomak) zein interdigitazio zitoplasmatikoei esker lortzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Pieza hauek suziri bizkortuen hermetikotasuna ziurtatu behar zuten. ETC-entziklopedia   Challenger espazio anezkaren istripua, Wikipedia

Baldintza hau betetzeko espazio ontziek aireztatze sistemen beharra dute hala nola kalefakzioa, isolatze termikoa eta hermetikotasuna eta bidaiaren iraupenaren arabera janari erreserba eta hondakinen birziklapen sistemak ere beharko dituzte. ETC-entziklopedia   Espazio ontzi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus