Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hackeatzen hain erraza zen webgune hura ixteko gomendatu zion Shirleyri, "zer segurtasun behar den dakien norbait ekarrarazi", eta berri bat eginarazteko. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Ez da egon tren geltokiko erasotzailerik; guztia Internet bidez, tren geltokiko informatika sistema hackeatuz egin dute. ETC-literatura, saiakera Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak, Goiatz Labandibar, Elkar, 2013
-Ez da jaio nire ordenagailuak hackeatzeko gauza den ama-semerik. ETC-literatura, saiakera Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2017
Kongresuak huts egiten badu, FBI-k boterea irabazten du ordenagailu-kopuru mugagabea hackeatzeko eta gainzaintzeko, edozein federal epaile baten agindua nahiko delarik. ETC-literatura, saiakera Populismoaz, Joseba Gabilondo, Txalaparta, 2017
Badirudi norbaitek bere buruko konputagailua hackeatu duela, eta asteburuan guztiz ezabatutako karpeta debekatu hartako irudiak, bideoak, dokumentuak etortzen zaizkio burura etengabe. ETC-literatura, saiakera Maren, Alaine Agirre, Erein, 2017
Praktikatu daitekeenaren mugak aztertzen dituztelako, errealitatearen sintaxia eta deklinabidea hackeatu nahi dutelako. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 222 zbk., , 2017 - uztaila_ urria
-Xabi, ea behingoz ulertzen didazun: arrazoi duzu, Irati zakilean agujetak izan arte jotzeko moduan dago, baina horretarako belusa probatu behar badut nahiago dut norbaiti haren biokontua hackeatzeko ordaindu eta haren argazkiei begira santagedaka hil. ETC-literatura, saiakera Bioklik, Asel Luzarraga, Elkar, 2018
Scarlett Johansson aktorearen intimitatea hackeatu izan den honetan aitorpen bat egin nahi dut: ez naiz ni izan. ETC-literatura, saiakera Lerro etena, Angel Erro, Elkar, 2019
Pop kultura hackeatzen dutenak kanpotik ari dira, baina pop kulturaren tresneria erabil dezakete. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 231 zbk., , 2019 - martxoa_ apirila
Ta? Ze hackeatu behar dut? ETC-telebista Gezurrak gaitzik ez, Goenkale, 2013
Ez dakit ba... Norbaitek bere Icloud-a hackeatuko zuen. ETC-telebista Jo ta ke, irabazi arte!, Goenkale, 2015
Horrek CD-R formatua bera guztiz hackeatu du, eta bere konposizioetan erabiltzen dituen frekuentziei esker bere burua hondatuko duen CDa sortu du. ETC-prentsa Berria, 2005-02-17
Hackeatua izan ondoren, Vota Iniciativa Internacionalistaleloarekin jarri zuten bideoa ezezagun batzuek. ETC-prentsa Berria, 2009-05-28
Berri Txarrak taldearen webgunea hackeatu dute. ETC-prentsa Berria, 2011-02-11
Hemen edonork pirateatzen du, eta hackeatu, ostera, ahal duenak, zailagoa delako. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-31
Programa bat hackeatzea, garai batean behintzat, programa hori era azkarrean funtzionaraztea zen. ETC-prentsa Argia, 2009-03-29
Tabletako teklatutik JavaScript komando sinpleak lotuz, joko zelaiaren beste aldera joan eta arerioaren terminala hackeatu edo pirateatu behar da. ETC-prentsa Berria, 2013-04-17
Hantxe egongo zen bera une hartan ere, kameraren beste aldean, gure ordenagailuak hackeatu eta koadrilako guztioi begira, barreka, sexu kontuetan behingoz atzean utzi gintuela ospatzen. ETC-prentsa Berria, 2014-08-03
Deustuko unibertsitateak berehala ukatu zuen sare pribatua hackeatu izana. ETC-prentsa Berria, 2015-12-05
Suitzako zerbitzu sekretuek eskumen gehiago izango dituzte aurrerantzean, besteak beste, norbanakoen ordenagailuak hackeatu ahal izango dituzte, telefono deiak entzun, eskutitzak ireki, eta etxe partikularretan kamerak ezarri. ETC-prentsa Berria, 2016-09-26
Orduan, Errusiari eskatu zion Alderdi Demokrataren posta elektronikoa gehiago hackeatzeko. ETC-prentsa Berria, 2017-01-12
NUPen Twitter kontua hackeatu, eta Maiaren aurkako mezuak zabaldu dituzte . ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-10-18
Gailu artistikoak, makina sozialak hackeatzen teknologia bigunen bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 100 zbk., , UEU, 2017 - urtarrila-martxoa
Espazio-ontzian zehar hackeatu daitezkeen ordenagailu eta bestelako dispositiboak aurki daitezke. ETC-entziklopedia Alien: Isolation, Wikipedia
Sabuk Tunisiako boluntario baten ordenagailua ere erabili zuen Mohamed Ghannouchi lehen ministroaren webgunea hackeatzeko, Anonymousen mezu batekin ordezkatuz. ETC-entziklopedia Anonymous, Wikipedia
Airean dauden bitartean hackeatuak izan daitezke. ETC-entziklopedia Drone, Wikipedia
Hau hackeatzea posible zen, eta, horrela, bideoa ikus zitekeen. ETC-entziklopedia Gauzen Internet, Wikipedia
Jolasten bezala "hackeatzen" hasi eta, konturatu orduko, sekulako saltsetan, ur handitan, sartzen den gaztea. ETC-entziklopedia Hacker, Wikipedia
Argiaren ezgaitasuna hormak zeharkatzeko, ezinezkoa egiten du etxetik kanpo seinalea hackeatzea. ETC-entziklopedia Li-Fi, Wikipedia
Esaterako, 2 aldiz hackeatu zituzten kamarak mutilak ikusteko; behin aeroportu batean eta beste batean hotel batean. Hortaz gain, mikrofonoak ere hackeatu zituzten beraien ahotsak izateko musikarik gabe. ETC-entziklopedia One Direction, Wikipedia