Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hitzemanarazi, hitzemanaraz, hitzemanarazten dio ad hitzematera behartu.
Gainera, eztei gauean hitzemanarazi zenidan ez nuela beste emazterik hartuko, eta ez duzu amore eman. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 167. orr.
Koronelaren esanetan, emazteak begiko omen ninduen, eta hitzemanarazi zion nitaz arduratuko zela, berari zerbait gertatuz gero ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.
Jada ez genuen izokinik harrapatzen isil-gordean, amak hala hitzemanarazi zigun. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.
Berriro hara hurbilduko ginela hitzemanarazi didate. Txillardegi «Putzu», 1999 - 143. orr.