Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izigarriko jendea bada bildurik futbolari talde baten inguruan: oihuak eta huxtuak, eta esku-zartak entzuten dira. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.
Polizia edo susmopeko edozeinen hurbileraz kideak bi huxtuz abisatu behar zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.
Soldadoak zakurrari huxtu egin zion, eta bera ene gana jinik, ukurtu zen, eta ezti-eztia mintzatu zitzaidan alemanez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.
Bat-batean herotsak gibelean zeuzkan: klaska-klaska eta sabel sakon huxtu hatsantuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.
Polizien J7ak huxtuka eta huxtuan zebiltzala larderiatsu, kefiez apaindu langile isil apurren ertzetik pasatuz, Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 63. orr.