Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hutsegile izond/iz huts egin duena.
"Jeneral," esan zuen brigada hutsegileko buruak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 47. orr.
Huts egin arren, neu naiz hutsegilea eta, beraz, existitzen naizela jakitean ez dut hutsik egiten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.
Nire hutsegiteen hutsegilea haizen hori, ba ote duk hutsegiteok zigortzeko eskubiderik? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.
Horrelako burugabekeria itxuragabeak hainbeste amorrarazi zuen apezpikua, non hutsegilea jendaurrean anatematizatu baitzuten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.