Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zizkidaten oinetakoak kenarazi, sakelak hutsarazi besterik ez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.
Orduan, biziaren goiari eusteko, helburuak behar ditu batek, eta haiek hustuaraziko diote ohea goizero. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
Epaileak ez zuen aretoa hustuarazi Carmenek esaten zuena gezurra zela frogatu nahi zuelako. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.
Frantziako Armadak hutsarazi herrietatik ekarririkoak oihalezko dendetan bizi dira. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 47. orr.
Berriz ere piztu zen burrundara gelan, eta epaileak builaka aretoa hutsaraziko zuela hirugarrenez mehatxatu arte, ez zen han isiltasunik lortu ahal izan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 19. orr.
Kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.