Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esferaren hustuketa eta kuboaren irekiera. Berria - Kultura 2004-12-18
Donostiaren hustuketa antolatu behar zutela, eta bazihoala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.
Sosegua dakar hustuketak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.
Hustuketa bat bezalakoa da, hala esaten du berak, purga bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.
Beharbada horrexegatik hartu gaitu begitan "euskararen taxidermiara" jo izan dugun hizkuntzalariok, bizi garen kulturaren alferrikako hustuketan aritu garelakoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
Hustuketa lan hori emankor izango bada, ordea, ez da aski bihotza estutu eta garunak zukutzea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.
Sergiok erakutsi zion bagoi hustuketari buruz jakin behar zuen guztia. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 89. orr.
Madrilgo egunkariko zuzendaria isilik zen, Gizon Handiaren barne-hustuketa bukatzen ari zela konprenituz. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.