Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hustualdi iz zerbait husten den aldietako bakoitza.
Une horiek ez dute luze irauten, hustualdi bat bezalakoa izaten da, bultzaka duzun hori bota eta gero berez agortzen da etorria. «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.
Gure ama etxean ez zegoenean gure aitak hustualdietan egozten zituen irainak jasotzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.
Herio batean, baina gustura idatzi dut liburua, eta sekulako hustualdia eman diet nola lepo gaineko ganbarari hala bular barruko kutxa taupakariari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.
Ez nuen ohorezko matrikula aterako, baina sekulako hustualdia eman nion neure barru irakinari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.