Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatekoarekin batean, bi pitxer arno husten genituela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.
Atsedenaldirako lehenengo botila ardoa hustua zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.
Kolpe batez hustu zuen basoerdia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 105. orr.
Topa egin eta edalontzia hustu nuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.
Beste dozenerdi bat garagardo hustu behar izan nituen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.
Iraulki orgak karga husten ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Bi orduko epea eman zion Foruzaingoak etxea husteko. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.
Gaztetxeko kideekin agertu zen atzo prentsaren aurrera, gaztetxea husteko eta eraisteko operazioaren gainean hitz egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-08-20
Gurasoen etxea "hustea" da hain zuzen ere egokitu zaigun lana. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.
Gazako kokaguneak husteko Sharonek iragarritako planarekin ados ez daudela adierazteko. Berria - Mundua 2004-02-17
Goiz hartan tiraderak hustu eta barruko gauzak kartoizko kaxetan sartu zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.
Husten ari ziren azkenean ganbarako apalak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.
Madeleinek hautsontziak husten ditu, botila hutsak biltzen ditu. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.
Prestige ontzia husteko lanak amaitu dituztela. Berria - Gaiak 2004-09-11
Urtegia husten has daitezela agintzeko eskatu zion. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Landareei arrosa-koloreko leka lodi batzuk kendu eta baba distiratsuak zurezko ontzi batera husten zituzten bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.
Kamioia hilez hustu ondoan, argi gehiago zuen gunera igorri zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 185. orr.
Bertze zigarro bat piztu nuen hark azpila galletaz husten zuen bitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.
Husteak garbitzea, agortzea, ixtea, bururatzea ere esan nahi du. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.
Leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera. Elizen arteko biblia 1 Sm 24,4
Zeru hodeitsua bere barrena husten hasi zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.
Gomitolarriak ez du bazterrak zipriztindu arteko onik izango, ondo ezagutzen dut barrena hustu behar gogaikarri hau. ik beherago 8. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.
Dick Snow atzean geratu zen, errebolberra hilotzaren kontra husteko asmoz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.
Lurrean minez akabatu beharrean, begi-zuloak izuaren izuz ia husturik baneuzkan ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.
Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz. Elizen arteko biblia Ez 5,13
Gure amarengan husten zuen bere indar burlati eta tematia, bere despota-indarra. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.
Orduan, itun santuko herriaren aurka hustuko du bere amorrua. Elizen arteko biblia Dn 11,30
Ni buruari bueltaka nenbilen, barruan neramana nola hustuko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.
Iruditu zitzaion biziaz eta odolaz husten ari zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.
-Hustu hadi, kez beteriko baloia! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.
Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Etxea bizidunez husten zenean, merkatura edo mezetara joateko adibidez, lo-gela zerratutik eskapatzen zen, baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.
Bazterrak oro euskaldunez husten eta gaskoinez betetzen. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Batzuetan kafetegia hustu eta bakarrik gelditzen ginen biok. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.
Poternako baratzea laster hustu zen eta arratsaldean ama-haurrez mukurutu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.
Maria sukaldeko mahaian jarririk, ezindua geratu zen, hustua, soa urrunean urtzen zitzaiola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.
Uste nuen lasterka ibiliz, beste zerbaitetan pentsatuko nuela, edo hobeki, burua erabat hustuko zitzaidala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.
Huts zaitez betetzeko, irten sartzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Ikustea bera nola eszitatzen den eta nola husten den nire barruan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.
Gizonak ez du kanpoan hustu behar, ezin du Onanen bekatua egin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.
-Bada, sartu ahala husten naizela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 198. orr.
Aholkuak eman dizkiet horri buruz hainbat neska gazteri eta beti-beti zera esan diet: zuengan husten ez den gizonaz ez zaiteztela fida. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.
Bioi jo zigun larrua eta Marinaren ahoan hustu zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.
Soilik erranen dizut eta aitortuko ezen, noiz eta Mignonen gainean husten ari bainintzen, munstro bat izaitea desiratu nuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.
Zeren, lehen, portuko ema-mutiriekin husten nintzen eta ene huts hartan beterik sentitzen nintzen, baina orain husten naiz eta neure hutsean are hutsago sentitzen naiz... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.
Ohean etzaten nintzen, bera gainean jartzen zen eta "a, a, a, a, a, a, a" trixte batzuk disimuluan esanaz husten zen nire barruan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 29. orr.
Ohar hauek idaztea, hasiera batean, lasaitze bat izan da, hustu-behar moduko bat. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 22. orr.
Aljerialat etorri berriak aldiz trenputxartzen ziren, izutzen eta sabel husten. ik beherago 12. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.
Jakin baitzuen elgorriak jorik nola egon nintzen, bizirik iraun nezan arduratu zen, bereziki gatibuak oinez leku-husten zituztela jakin zuenean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.
ik beherago 10. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Sartu orduko, baina, erabat gris eta kolore-husturik aurkitu zuen estudio osoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Greg itsu, buru-hustu eta gaixotuari bisita egitera etorri, eta inguruan pilatzen zitzaizkion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Animaliak zeharo barren-husturik, Kristoren izenean. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Osterantzean, Po ibaiko etxeak bezain barren-husturik eta abandonaturik gera daiteke gure oroimena. Berria - Kultura 2004-03-13
Latak, botila hustuak, egunkari zatiak. Izan ere, hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare. Elizen arteko biblia Is 27,10
Txalet hustuetan bizi zuan, ezta? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Autoaren mutur luze urdina zorua xurgatzen ari zitzaion karrika hustuari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Ordenagailu zuria gelditu da mahai hustuan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.
Ahoz gora etzana, bere begi hustuetatik oraindik begira balegokigu bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.
Halakoetan, sukaldera jotzen nuen zuzen, eta hozkailu beti hustuegitik lehen soberakina ahora eraman. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Kuia hustuekin egiten diren kriseiluen antzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Aurrean hainbat baso hustu edo erdi hustu zeuzkaten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.
Paolarekin zegoenean amak nitaz gaizki esaka husten zuen bere barrena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 239. orr.
Luze hustu zidan barrena Adelak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.
Sumin betean zegoen, barrena husten ari den emakume baten pareko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Udan New Yorkera etortzen da, nirekin hitz egin eta barrua hustera. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.
Neronek eman nahi nion berria, eta barrua hustu haren aurrean, txikitandik gorderik nekarren zama hustu, nire historia sekretuaren jakitun ipini, koipea erabat garbitu behingoz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.
Sinets iezadazu ez dudala egin zu mintzearren, ezpada nire barrena hustearren, erabateko zintzotasunak krudelkeria puntu bat izan dezakeen arren. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.
Klinikan ematen dituen arratsaldeetako batean, Bev Shaw-ren aurrean husten du bere barnea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.
Hizkuntzaren egile bezainbat desegile direnen ganbara ezin hustuzkotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.
Haserrearen haserrez, Anitak lekuak hustu zituen etxetik, hirira joateko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
-Lekuak huts itzazue etxe hontarik... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.
Hobe duk lekuak hustea, Piarres. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.
Gau on erran eta lekuak hustu zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.
Geroxago entzun nian autoa pizten eta lekuak husten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.
Justu Fanchek lekuak hustuak zituela konturatzen ninzten unean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.
Gisakoa edo bihotz onekoa zela erraten ziotenean [...] tristatzen zen, iluntzen, berriro jendetasun normalaren duintasunerako maila huts egin bailuan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.
Hiru soldadu lagunek ez zuten herio zelai hartatik lekuen hustea baizik gogoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 11. orr.
Ni ere gurasoekin egoten nintzen eta baziren egunak... gogotik lekuak hustuko bainituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.
Komunean lehenengo eta behin maskuria hustu, gero dutxa arina hartu eta ilea lehortu... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.
Biluz-biluzik, izerditan oraindik, paparra eta sabel puztua agerian, maskuria husten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.
Inez atarian agurtu eta zuhaitz diskretu bat bilatu nuen maskuria husteko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.
Maskuria husteko premia larriak iratzarri zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.
Etxeko aziendategitik hel-du nintzen, sabela hustetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.
Leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera. Elizen arteko biblia 1 Sm 24,4
Makila bat hartuko duzue zeuekin eta, sabela hustutzera irtetean, berarekin zuloa egin eta gorotza lurrez estaliko duzue. Elizen arteko biblia Dt 23,14
ardoa hustu (3); aretoa hustu (5); asko hustu (4); baino gehiago hustu (4); bakar batez hustu (3); bakarrean hustu (4); bakarrik hustu (3); barrena hustu (14); barrena hustu beharra (4); barrenak hustu (3); barrua hustu (6); basoa hustu (5); bat hustu (19); bat hustu dute (3); bat hustu zuen (4); batean hustu (17); batean hustu zuen (7); batera hustu (3); batez hustu (20); batez hustu du (3); batez hustu eta (3); batez hustu zuen (9); berak bakarrik hustu (3); berean hustu (6); berehala hustu (4); bete eta hustu (4); botila erdia hustu (3); botila hustu (15); botila hustu eta (4); botilak hustu (3); burua hustu (3); dena hustu (4); dituzte lekuak hustu (3); edalontzia hustu (3); edo hustu (3); erabat hustu (9); eraikina hustu (6); eraikina hustu eta (3); erdia hustu (10); erdia hustu eta (3); erdia hustu zuen (3); erdiraino hustu (3); ere hustu (9); eta barrua hustu (3); eta hustu (31); eta hustu egin (6); eta hustu egiten (4); eta lekuak hustu (5); etxea hustu (7); etxeak hustu (8); ez zen hustu (3); gabe hustu (3); gainean hustu (3); gainera hustu (5); gaztetxea hustu (17); gaztetxea hustu eta (3); gehiago hustu (4); gela hustu (4); guzia hustu (3); guztia hustu (6); guztiak hustu (4); handik lekuak hustu (5); herri hustu (4); herriak hustu (4); herriak hustu eta (3); hura hustu (3)
hustu ahala (8); hustu arren (3); hustu arte (22); hustu baino (4); hustu balitz (3); hustu balitz bezala (3); hustu bat (5); hustu batean (4); hustu behar (62); hustu behar izan (15); hustu behar ukan (8); hustu behar ziren (3); hustu beharko (8); hustu beharko dituzte (3); hustu beharra (7); hustu beharrean (5); hustu beharreko (3); hustu bitartean (5); hustu da (9); hustu den (4); hustu dira (3); hustu ditu (7); hustu ditugu (4); hustu dituzte (11); hustu du (22); hustu dut (4); hustu dute (14); hustu edo (4); hustu egin (53); hustu egin behar (9); hustu egin zen (14); hustu egin ziren (5); hustu egin zuen (5); hustu egin zuten (6); hustu eginen (7); hustu eginen litzateke (4); hustu egingo (6); hustu egiten (21); hustu egiten da (6); hustu egiten dira (4); hustu egiten zuten (3); hustu ere (4); hustu eta (120); hustu eta bete (3); hustu eta bota (3); hustu eta eraitsi (7); hustu eta gero (6); hustu ez (5); hustu ezazu (3); hustu gabe (15); hustu genituen (8); hustu gure (3); hustu izan (4); hustu nahi (10); hustu nahian (5); hustu nion (6); hustu nituen (4); hustu nuen (25); hustu ondoan (6); hustu ondoren (17); hustu orduko (3); hustu ostean (5); hustu zela (4); hustu zen (22); hustu zen eta (3); hustu zenean (3); hustu zeure (4); hustu zeure sumina (3); hustu zidan (4); hustu zirela (4); hustu ziren (9); hustu zituen (22); hustu zituzten (17); hustu zuen (88); hustu zuen eta (3); hustu zuenean (6); hustu zuten (18); hustu zutenean (5)
indarrez hustu (5); jendez hustu (15); jendez hustu zituzten (4); katilua hustu (5); kikara hustu (6); kikara hustu zuen (3); kopa hustu (10); kopa hustu zuen (7); lekuak hustu (66); lekuak hustu behar (14); lekuak hustu beharko (3); lekuak hustu dituzte (8); lekuak hustu eta (3); lekuak hustu nahi (3); lekuak hustu zituen (8); maskuria hustu (4); nola hustu (7); osoa hustu (9); pipa hustu (3); pixontzia hustu (3); sorgintxulo hustu (3); sotoa hustu (3); tanta hustu (4); tragoan hustu (3); tragoan hustu zuen (3); ura hustu (4); urtegia hustu (11); urtegia hustu eginen (4); urtegia hustu gabe (5); zakua hustu (3); zakuak hustu (3); zen hustu (4); zerua hustu (3); zurrut batean hustu (3); zurrutada batez hustu (6
dena hustua (3); erdi hustuak (3); etxe hustuak (3); etxe hustuen (3); hustua eta (6); hustua izan (4); hustua zen (3); hustua zuen (3); hustuak zituzten (3); lekuak hustuak (7)
barren husturik (3); erabat hustuta (7); erdi husturik (4); erdi hustuta (5); ere hustuko (3); eta hustutzen (3); gauza guztietatik hustuta (3); guztia hustuko (3); guztietatik hustuta (3); hustuko da (6); hustuko ditu (4); hustuko dituela (3); hustuko du (4); hustuko dut (3); husturik eta (4); hustuta dago (3); hustuta dagoen (3); hustuta daude (3); hustutzen ari (6); itsasoa hustuko (3); lekuak hustuko (5); noiz hustuko (5)
; etxea hustea (3); gela hustea (3) gurasoen etxea hustea (3); herriak hustea (3); hustea aurreikusten (3); hustea da (4); hustea erabaki (4); hustea erabaki zuten (3); hustea eta (5); hustearen alde (3)
eraikina husteko (5); eskolak husteko (3); eta husteko (3); etxea husteko (8); euskal jai husteko (3); gazako kokaguneak husteko (3); gaztetxea husteko (32); gaztetxea husteko eta (14); husteko agindua (16); husteko agindua eman (7); husteko arriskua (3); husteko asmoa (5); husteko eskatu (8); husteko eta (26); husteko eta eraisteko (18); husteko lanak (4); husteko mehatxupean (3); husteko prest (3); jai gaztetxea husteko (3); jai husteko (3); jai husteko eta (3); kokaguneak husteko (5); lekuak husteko (4); ontzia husteko (3); ontzia husteko lanak (3); udalak gaztetxea husteko (3); urtegia husteko (9); urtegia husteko asmoa (3); urtegia husteko eskatu (3)
ahala husten (3); aurrean husten (3); barruak husten (3); bat husten (5); burua husten (5); dena husten (3); ere husten (6); eta husten (6); eta lekuak husten (3); gaztetxea husten (4); herriak husten (4); herriak husten ari (3); husten ari (59); husten ari da (7); husten ari dela (4); husten ari den (4); husten ari dira (7); husten ari zela (7); husten ari zen (7); husten ari ziren (5); husten den (4); husten dira (6); husten diren (3); husten dituzte (5); husten du (7); husten duen (3); husten dute (7); husten eta (15); husten eta betetzen (3); husten ez (5); husten hasi (11); husten hasi zen (4); husten hasi ziren (3); husten naiz (3); husten zen (6); husten zenean (3); husten zituen (6); husten zituzten (7); husten zuen (15); husten zuen bere (4); husten zuen bitartean (4); jendez husten (4); jendez husten ari (3); karga husten (3); lekuak husten (9); nola husten (3); urtegia husten (4)
bat hustera (3)