Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
husky (orobat huski g.er.) iz iparraldeko lurraldeetako txakurra, ile sarri zuri-beltza duena, trineoetatik tiratzeko erabiltzen dena.
Eguraldi ona dugu, jendez irakiten dago eguterako alde hau, hemen jesarrita hartzen dute ribeiroa nire herritarrek, egun pekinesen eta huskyen kakarik edukiko ez balu bezala noan espaloian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.
Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Alaskako malamutak, samoyedoak, Siberiako huskyak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.
Siberiar husky ar gris [...]. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.