Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

huskeria (ETCn 1.991 agerraldi) 1 iz garrantzirik, gorabeherarik edo axolarik ez duen gauza. ik ezerezkeria; txikikeria.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Huskeria ematen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

Huskeria bat dirudiena ere behin baino gehiagotan baliagarria izaten da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.

Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

Kondenatuta daude huskeria eta arauak betetzera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Azken bolada hartan liskarra besterik ez genuen, liskarra edozein huskeriarengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

-Phil, hi edozein huskeriagatik berotzen haiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Edaten eta huskeriak erosten xahutzen dituzte diruok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 214. orr.

Agian piltzar-biltzaile zaharra eta Georg Weiner elkar hartuta daudela eta liburuaren truke huskeria bat ordainduko didala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Bihar ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,1

Zutitu eta huskeriez jardun nintzen, garrasi bizian eta sekulako imintzioak eginez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Besterik ezean, nahiago dut jendeak mutu ote naizen pentsatzea, huskeria hauspotzen nabilela entzutea baino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Epaileek eman beharreko kalte-ordaina huskeria gertatu zenez gero, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Huskeriatzat baitzituen oinaze-minak.  Elizen arteko biblia   2 M 7,12

Huskeriatzat jotzen dugu Artzain nagusiari arditxo bat kentzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Nork xahutuko luke, munduaren huskeria eta bere miseria ikusirik, bere denbora -bera den denbora-, bere-bere -bera- ez diren hitz jolasetan?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

San Pedrok, Jaunaren handitasuna eta bere huskeria ikusirik, ez utzi nahirik, esaten zion: [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Batzuetan neure buruaz lotsatu egiten naiz arrakasta huskeriazko hoiek eragiten didaten atseginagatik!  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.

Ez diat neure izen ona zikindu nahi horrelako huskeria batengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hain huskeria handia izanik, ez zuela merezi horretaz hitz egitea ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

Gorputzaren heriotza huskeria hutsa dela, alegia. Harrotasuna, halakoetan, huskeria hutsal eta zikoitza da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

Dena diseinuzkoa, ordea: huskeria garestiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Huskeria eskisitoak margotzen zituen eta hiru liburu idatzi zituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Haur denborako huskeria bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Teologi huskeriak jorratzen ari izan ziren emaitza tamalgarriekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Esan gabe doa ziklope-lan haren azken jomuga haitzak bere baitan erantsirik zeukan ehuneko 2 amianto huskeria hura erauztea zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

4 huskeria izan

Musika huskeria da.     «Bizia lo», 2003 - 112. orr.

Ez da huskeria, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Potosíko meatzeetako zilarra huskeria da honen aldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.

Baina arrisku horiek guztiak huskeria dira beste hainbaten aldean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus